Prentsa oharra 2026ko apirilaren 26a

Arantxa Tapiak Gernikako bonbardaketaren biktimen omenezko lore eskaintzan parte hartu du

Ekitaldian Imanol Pradales lehendakaria eta Aitor Esteban EAJren EBBko presidentea izan dira, bai eta euskal politika, erakunde eta kultura arloko hainbat agintari eta ordezkari ere.

Arantxa Tapiak Gernikako bonbardaketaren biktimen omenezko lore eskaintzan parte hartu du Arantxa Tapiak Gernikako bonbardaketaren biktimen omenezko lore eskaintzan parte hartu du

Sabino Arana Fundazioko presidenteak, Arantxa Tapiak, ata Eduardo Araujo, erakundeko zuzendariak, parte hartu dute gaur arratsaldean Gernika-Lumoko hilerriko mausoleoan egindako lore eskaintzan, 1937ko bonbardaketaren biktimen oroimenez, bere 89. urteurrenaren baitan. Ekitaldian Imanol Pradales lehendakaria izan da, bai eta euskal politika, erakunde eta kultura arloko hainbat agintari eta ordezkari ere, oroimen eta errekonozimendu omenaldi hunkigarri batean.


Aurretik, goizean zehar, hainbat ekitaldi egin dira, 11:00etan hasi direnak, besteak beste, "Gernika – Lumo, memoria demokratikoaren lekua" eskulturaren inaugurazioa, George Steer gerrako erreportariari omenaldia eta Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko XXI. Gernika Sarien banaketa. Fundazioaren ordezkari gisa, Eduardo Araujo zuzendaria izan da.

Ekitaldi horiekin, Gernikak berretsi egin du memoriarekin, bakearekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoa, gure historia hurbileko pasarte esanguratsu eta tragikoenetako baten oroitzapena bizirik mantenduz.