Hedabideentzako deialdia • 2026ko ekainaren 21a
Bertan-behera igandean Artxandan egitekoa zen “Gudari eta milizianoen omenaldia”
- 2026ko ekainaren 21a, igandea
- 12:00h -(e)tik 12:30h -(e)tara
- Artxanda (Bilbao).
Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutoa - Gogorak, Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren inguruan ekainaren 21ean 12:00etan urtero egiten den “Gudari eta milizianoen omenaldia” bertan behera uztea erabaki du, egun horretarako bereziki beroa izango den eguna iragarri ondoren eta fundazio eta erakundeekin kontsultatu eta gero. Datozen egunetan omenaldian parte hartzen duten erakunde guztiekin bilduko da gudariak eta milizianoak modu hunkigarri eta seguruan oroitzeko eta omentzeko data berri bat bilatzeko.