Hedabideentzako deialdia 2025ko ekainaren 10a

Estatuz azpiko eragileek garapenaren agendaren eta finantzaketaren erronkei egiten dieten ekarria aztertuko du Sabino Arana Fundazioak

Datorren asteartean, hilaren 10ean, izango da, 10:00etatik aurrera; Sébastien Vauzellek NBEren Tokiko Koalizioaren Idazkaritzako buruak eta Javier Cortés Eusko Jaurlaritzako eLankidetzako zuzendariak parte hartuko dute saioan.

Mintegia: Tokiko/lurraldeko ikuspegia darabilen garapenerako finantzaketa
  • 2025ko ekainaren 10a, asteartea
  • 09:50h -(e)tik 13:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

2015ean, Addis Abeban egin zen Garapenerako Finantzaketari buruzko Goi-bileraren ondotik, Garapenerako Finantzaketari buruzko IV. Goi-bilera Sevillan egingo da, 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 3ra.

Goi-bilera honetan, aukera emango da estatuz azpiko eragileek garapenaren agendaren erronken inguruan egiten duten ekarria eta haren finantzaketa aintzat har dadin, hainbat ikuspegitatik begiratuta: batetik, estatuz azpiko erakundeek Garapenerako Laguntza Ofizialari (GLO) egiten dioten ekarpena balioesteko, etengabe handitzen ari delarik. Bestetik, lurralde-mailan bultzatutako finantza-lankidetzak eta eragin-inbertsioak Hego Globaleko herrialdeen gizarte- eta ingurumen-erronkei erantzuteko xedez, baliabide gehiago bideratzeko eduki duten ahalmenagatik. Eta, azkenik, Hegoaldeko herrialdeetako gizarte-eragileen eta tokiko eta eskualdeko erakundeen ikuspegitik, finantzaketa behar baitute beren erronka eta beharretarako.

Sabino Arana Fundazioa 2013tik Garapenerako Lankidetzari buruz antolatzen ari den jardunaldien barruan, ekainaren 10ean, asteartearekin, 10:00etatik aurrera, 2025eko Sevillako Goi Bileraren estatuz azpiko dimentsioa aztertuko da, hau da, garapenerako finantzaketaren garrantzia, tokiko/lurraldeko ikuspegiarekin.

Horretarako, Sébastien Vauzelle, 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzako burua, eta Javier Cortés, Eusko Jaurlaritzako eLankidetzako zuzendaria izango ditugu fundazioan. NBEri atxikitako Tokiko Koalizioak tokiko alderdi interesdunen parte-hartzea bultzatzen du Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH). Topaldian, gainera, garapenerako nazioarteko lankidetzan esperientzia duten profesionalek, lankidetza-agentzia eta -erakundeetako arduradunek, unibertsitateko irakasleek eta abarrek hartuko dute parte.