Hedabideentzako deialdia • 2026ko azaroaren 18a

Sabino Arana Fundazioak lau euskal erakunde bilduko ditu artxiboek memoria historikoa eta familiena berreskuratzen laguntzen dutela erakusteko

"90 urte geroago" jardunaldia azaroaren 18an egingo da, eta dokumentu-funtsak eskuratzekomoduan eta Gerra Zibilaren biktima izandako familia-historiak berreraikitzen ahalbidetzen duten tresna berrien erabilera jorratuko ditu.

Bestalde, jardunaldia zuzenean ere jarraitzea izango da SAFen YouTube kanalean (https://www.youtube.com/user/agiritegi)

Sabino Arana Fundazioak lau euskal erakunde bilduko ditu artxiboek memoria historikoa eta familiena berreskuratzen laguntzen dutela erakusteko Sabino Arana Fundazioak lau euskal erakunde bilduko ditu artxiboek memoria historikoa eta familiena berreskuratzen laguntzen dutela erakusteko
  • 2026ko azaroaren 18a, asteazkena
  • 09:30h -(e)tik 13:45h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

EGITARAUA

09:30-09:45 Aurkezpena

Arantxa Tapia, Sabino Arana Fundazioko presidentea
Urkiri Salaberria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria

09:45-10:25: Josebe Alonso eta Idoia Martínez, Euskadiko Artxibo Historikoa: Euzkadiko Behin-behineko Gobernua (1936–1979) eta euskal erbestea Euskadiko Artxibo Historikoan.
10:25-11:05: Ramón Martín Suquía eta Garazi Garaio, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa: Sarbide-araubide desberdinak dituzten dokumentuak jasotzen dituzten artxibo-funtsen lineako kontsulta: Gipuzkoako Foru Artxiboen kasua.

11:05-11:30: Galdera-txanda

11:30-12:00: Kafe-atsedenaldia

12:00-12:40: Cristina Gareta, Sancho el Sabio Vital Fundazioa: Memoriaren artxibo pribatuak: zaintza, informaziorako sarbidea eta gizartearentzako zerbitzua.
12:40-13:20: Eduardo Jauregi (SAF) eta Teresa Usaola (Saibigain 1937 Elkartea, Memoria Historikorako Elkartea): Desagertutako senide baten bila: dokumentuen eta galderen arteko ibilbidea.

13:20-13:45: Galdera-txanda

13:45: Amaiera-ekitaldia

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak "90 urte geroago: Gure historia berreskuratzen laguntzen diguten artxiboak. Oroimena, egia eta iraganaren bila dabiltzanen zerbitzura dauden tresna berriak" izenburuaren ildoko topaldiaren helburua artxiboek memoria historikoa eta familiena berreskuratzen ahlabidetzen duten lanari balioa ematea da, bai eta dokumentazioa eskuratzeko eta historia pertsonalak eta kolektiboak berreraikitzeko modua ematen duten baliabideak eta tresnak ezagutaraztea ere.

Aurten bete dira 90 urte Euskadin Gerra Zibila piztu zela; gerra hark zauri sakonak utzi zituen euskal gizartean —heriotzak, txikizioa, espetxeratzeak, erbesteratzea eta desagerpenak—. Giza galera eta galera materialetik haratago, familia askok ez dakite oraindik aurrretikoek zer pairatu zuten. Historia horiek berreskuratzea, testigantzak gordetzea eta dokumentazioa eskuratzeko modua erraztea funtsezko zereginak dira gure iragana berreraikitzeko eta egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea bermatzeko.

Azken mende erdian, memoria historikoaren berreskurapenean aurrerapen garrantzitsuak egin badira ere, oraindik bide luzea dago egiteko. Ingurumari horretan, artxiboek funtsezko eginkizuna betetzen dute: dokumentuak gorde, antolatu eta deskribatzen dituzte, eta informazioa gizartearen eskura jartzen dute gero eta eskuragarriagoak diren kontsulta-tresnen bidez, hala nola lineako datu-baseak, dokumentu digitalizatuak, web-bilatzaileak eta adimen artifizialeko aplikazio berriak.

Jardunaldiari esker, zuzenean ezagutu ahal izango da lau euskal erakundek egiten duten lana: Euskadiko Artxibo Historikoa, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa, Sancho el Sabio Vital Fundazioa eta Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia. Mintzaldietan, arreta berezia eskainiko zaie Gerra Zibilari, frankismoari, erbesteari eta errepresioari lotutako funtsei, bai eta dokumentazio hori kontsultatzeko dauden aukerei eta mugei ere.

Saioa 09:30ean hasiko da, Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Urkiri Salaberria Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak aurkeztuta.

Ondoren, Euskadiko Artxibo Historikoko Josebe Alonsok eta Idoia Martinezek aztertuko dute erakunde horrek Euzkadiko Behin Behineko Gobernuaren (1936-1979) eta euskal erbestearen funtsetan izan zuen zeregina. Jarraian, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko Ramón Martín Suquíak eta Garazi Garaiok hainbat sarbide-arauri lotutako dokumentu-funtsak linean kontsultatzeko aukerei helduko diete, Gipuzkoako foru-artxiboen kasutik abiatuta.

Galderen txanda eta etenaldia bukatuta, jardunaldia 12:00etan hasiko da berriro, Sancho el Sabio Vital Fundazioko Cristina Garetaren hitzaldiarekin. Garetak memoriaren artxibo pribatuei, horiek zaintzeari, informaziorako sarbideari eta gizartearentzako zerbitzuari buruz hitz egingo du.

Desagertutako senideen bila dabiltzanen bizipenek ere leku nabarmena izango dute jardunaldian. Eduardo Jauregi Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko teknikariak eta Teresa Usaola Memoria Historikoaren aldeko Saibigain 1937 Elkarteko buruak dokumentu eta galderen arteko ibilbidea egingo dute, 1937an Saibigain frontean desagertuzen gudarien komandantearen eta Teresaren osaba zaharraren bilaketatik abiatuta. Usaolaren esperientziari esker, bilaketa edo prozedu horretan aurki daitezkeen zailtasunak, aurrerapenak eta gabeziak ezagutu ahalko dira, baita ikertzaileek eta erantzun bila dabiltzan familiek jasotzen duten arretari buruzko eztabaida zabaldu ere. Jardunaldia 13:45ak aldera amaituko da, galderak egiteko txanda berriro zabaldu ondotik.

Jardunaldia norbanako, memoria-elkartei, artxibo eta dokumentazioaren arloko profesional, ikertzaile, esparru akademiko eta ikasleentzat antolatu da, bai eta eta memoria historikoa eta familiena berreskuratzeko interesa duen edonorentzat.


IZEN-EMATEA ETA ZUZENEAN JARRAITZEA

Jardunaldian parte-hartzea doakoa da, baina izena eman behar da
Sabino Arana Fundazioan, azaroaren 16a baino lehen,
idazkaritza@sabinoarana.eus helbidera idatzita edo 94 405 64 50 telefonora deituta.

Bestalde, jardunaldia zuzenean ere jarraitzea izango da SAFen YouTube kanalean (https://www.youtube.com/user/agiritegi)