Hedabideentzako deialdia 2025ko irailaren 25a

NBEko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek “Garapenerako finantzaketa” aztertuko dute SAFen tokiko ikuspegitik, 2025eko Sevillako Gailurraren ostean

Datorren ostegunean, irailaren 25ean, 19:00etan, SAFean, Sébastien Vauzelle 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzako zuzendariak eta Javier Cortés eLankidetzako zuzendariak, orain dela gutxi Sevilllan egin den Garapenerako Finantzaketari buruzko 2025eko Gailurraren ondorioak eta konpromisoak azalduko dute.

Hitzaldia: Tokikotik globalerantz: Garapen Jasangarrirako finantzaketa tokikotzea aldaketa-garaian. Hitzaldia: Tokikotik globalerantz: Garapen Jasangarrirako finantzaketa tokikotzea aldaketa-garaian.
  • 2025ko irailaren 25a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Sabino Arana Fundazioak (SAF) hitzaldi bat eskainiko du datorren ostegunean, irailaren 25ean, 19:00etan, orain dela gutxi Sevilllan egin den Garapenerako Finantzaketari buruzko 2025eko Gailurraren ondorioak eta konpromisoak azaltzeko. Ondokoek parte hartuko ekitaldian: Sébastien Vauzelle NBEko 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzako zuzendariak eta Javier Cortés eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak.

Hitzaldi horrek jarraipena emango dio SAFen bertan, ekainaren 10ean, egin zen «Garapenerako finantzaketa tokiko/lurraldeko ikuspegiz. Sevillako 2025eko Goi-bileraren estatuz azpiko dimentsioa» izenekoari. Topaldi hark agerian jarri zuen estatuz azpiko ekintzak —tokiko eta eskualdeko gobernuek bideratutakoa— duen garrantzia, garapenerako agenda globalaren erronkei aurre egiterakoan.

NBEk ekainaren 30etik uztailaren 3ra antolatu zuen Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko 4. Konferentziak —FFD4— (2025eko Sevillako Gailurra), «erabakigarritasun-sen berritua eta mundu osoan bizitzak alda ditzakeen ekintza zehatzaren ikuspegia» ekarri zituen, Amina Mohammed NBEko idazkariorde nagusiak adierazi zuenez. Goi-bilera horretan, 150etik gora herrialdetako ordezkariek eta 15.000 eskuordek berretsi zuten lankidetza multilateralarekiko konpromisoa, eta zenbait helburu ezarri zituzten 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko bidean aurrera egiteko.

Tokikotik globalerantz: Garapen Jasangarrirako finantzaketa tokikotzea aldaketa-garaian

«Tokikotik globalerantz: Garapen Jasangarrirako finantzaketa tokikotzea aldaketa-garaian» izenburuan ildoan, Sébastien Vauzellek azalduko du Garapenerako Finantzaketari buruzko Laugarren Konferentziak (FFD4) aukera kritikoa eskaini duen finantza-sistema globala ikuspegi inklusiboago baterantz bideratzeko, tokiko gaitasunak kontuan hartuta.

Hala, Vauzellek azpimarratuko du finantzaketa tokikotzea funtsezkoa dela Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera, eta nabarmenduko du premiazkoa dela baliabideak bideratzea tokikotik bultzatutako konponbideetara, lurraldeen lehentasun eta behar espezifikoei erantzuteko xedez. Tokian-tokian, dagoeneko eragin ukigarriak sortzen ari diren politika, finantza-tresna eta berrikuntza instituzionalen adibide zehatzak aurkeztuko ditu. Esperientzia horiek, behar bezala identifikatu, partekatu eta eskalatzen badira, agenda globalak berrelikatu ditzakete, legitimitatea, eraginkortasuna eta tokian tokiko errealitateekiko lotura indartuz.

Tokiko eragileak aldaketaren funtsezko eragile gisa aitortzen dituen finantzaketa aldeztuko du hitzaldiak, azken batean, gobernantza- eta finantzaketa-tresna tokikotuagoak, inklusiboagoak eta iraunkorragoak sustatzeko xedez. Bestalde, topaldia aurkeztu eta moderatzeaz arduratuko den Javier Cortések ikuspegi hori osatuko du, eta proposamen horiek garapenerako finantzaketan egon dauden egiturazko desorekak nola zuzendu jorratuko du, agertoki global honetan, estatuz azpiko dimentsioak badaukan garrantzia bereziki azpimarratuz.