Hedabideentzako deialdia 2025ko maiatzaren 20a

"La vida en pausa" dokumentalaren emanaldia

Fibrosi kistikoak jota jaio zen Bilboko Olaia Peñasen istorioa kontatzen du filmak. Estatuan, bi biriken transplantea jaso zuen lehen pretsonetako bat izan zen Olaia.

\
  • 2025ko maiatzaren 20a, asteartea
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatzen dituen ekintzen esparruan, «Zinema» sailaren barruan, maiatzaren 20an, asteartearekin, 19:00etatik aurrera, «La vida en pausa» (Bizitza pausaldian) film dokumentala emango da.

Olaia Peñas eta Juantxu Álvarez ditugu protagonistak eta Susana Miravallesek zuzendu du dokumentala. Filmak fibrosi kistikoak jotako gaixo baten bizitza, hain zuzen ere, Olaiarena, kontatzen du. Olaiak bi transplante izan zituen (bibiriketakoa eta giltzurrunetakoa) eta bera izan zen estatuan bi biriken transplantea egin zioten lehen pertsonetako bat.

Era berean, dokumentalak «bizitza pausaldian» ezinbestean jarri behar izan dutenen itxaropena, beldurra, borroka eta garaipena erakusten digu, bizitzeko organo baten zain daudela.

Olaia Peñas (Bilbo, 1976) fibrosi kistikoak jota jaio zen eta gaixotasun genetiko horrek, batik bat, birikei eta digestio-aparatuari eragiten die. Bost urte zituela diagnostikatu zioten, eta 17 urterekin lehen aldiz esan zioten bi biriken transplantea egin behar ziotela. Artean, transplanteen inguruko esperientzia handirik ez zegoenez, eta ordura arte ezagunak ziren kasu urriak arrakastatsuak izan ez zirenez, hiru urtez itxarotea erabaki zuen; hiru urte horietan «pausaldian» jarri zuen bizitza, irtenbide onik iritsi arte. Azkenean, 1996ko uztailean, Valentziako La Fe ospitalean egin zioten ebakuntza, estatuan bi biriken transplantea jaso zuen lehen pertsonetako bat izan zela. Gaur egun, bizirik dirau birika horiek erabiliz, baina medikazio immunoezabatzaileak giltzurrunei eragin zien eta giltzurruneko transplantea egin behar izan zioten 2004an.

Film dokumentalean, medikuen eta kirurgialarien ahotik entzun dezakegu biriketako transplanteen teknika 90eko hamarkadtik hona zelan bilakatu den, eta, bestetik, Olaia bizitza osoan Gurutzetako ospitalean tratatzen aritu diren profesionalen testigantzak jaso dira.

Dokumentala ikusi ondoren, bertaratutakoak transplanteen erronka etiko eta sozialei buruzko iritzi-trukean Olaia Peñasekin, bai eta herritarrak organo-emateak dakartzan onura eta balio handiaz sentsibilizatu eta kontzientziatzeko beharrari buruz ere.