Hedabideentzako deialdia 2026ko otsailaren 16a

Trumpen aroa eta estremismo digitalaren gorakada eztabaidagai

Komunikazio politikoko eta sare sozialetako aholkulari independente Xavier Tomàsek Sabin Etxean (Ibañez de Bilbao, 16) aztertu egingo du desinformazioak eta polarizazioak munduko ultraeskuinaren hazkundean duten zeregina. Astelehenean, otsailak 16, 19:00etan.

Hitzaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Sabino Arana Fundazioaren youtubeko kanaletik (https://www.youtube.com/user/agiritegi)

Trumpen aroa eta estremismo digitalaren gorakada eztabaidagai Trumpen aroa eta estremismo digitalaren gorakada eztabaidagai
  • 2026ko otsailaren 16a, astelehena
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabin Etxea - Ibáñez de Bilbao, 16

Komunikazio digitala eta sare sozialak ditugu ultraeskuinaren gorakadaren gakoetako bat munduan: balioen, identitateen eta ekintzailetzaren agregatzaile gisa jarduten dute, eta hazkunde-estrategiaren muina osatzen dute gaur egun, batez ere, herritar gazteen artean. Gertakari horri «ekaitz perfektua» aise sorrarazten duen konbinazio bitxia dario: ikus-entzule digitalen hazkunde masiboa, ingurune digitaleko negozio- eta kontsumo-modu berriei lotutako balioak eta politikaren krisi sakona, gizartearen zerbitzuko jardun behar duten alderdien sistemak gizartearen beraren abiadura berean bilakatzen ez diren neurrian.

Galdera horiek aletuko dira  «Desinformazioa, polarizazioa eta estremismoak Trumpen garaian / Desinformación, polarización y extremismo digital en la era Trump» izenburuko hitzaldian. Xavier Tomàs aholkulari independenteak eskainiko du hitzaldia, 2026ko otsailaren 16an, astelehenarekin, 19:00etan, Sabin Etxean (Ibañez de Bilbao 16).

Ingurune digitalean desinformazioa, polarizazioa eta gorroto-diskurtsoak ugaritzen ari diren ingurumari honetan, hitzaldiak demokrazien etorkizunean funtsezkoak diren galdera batzuk jorratuko ditu: zer tresna dugu jito hori geldiarazteko?; nola erantzun Europatik eta Euskaditik adierazpen askatasunaz mozorrotutako eraso horri?; zer ikasgai, kasu praktiko edo hurbileko esperientzia dugu desinformazioaren eta estremismoen aurka borrokatzeko?

Xavier Tomàs (Katalunia, 1984) Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziaduna da Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta ibilbide luzea du komunikazio instituzionalean nahiz politikoan. Besteak beste, Bartzelonako alkate Xavier Triasen komunikazio zuzendaria (2011-2015), Kataluniako Generalitateko Barne Saileko aholkularia, Tortosako Alkatetzako kabineteburua eta Kataluniako Udalerrien Elkarteko hedapen korporatiboaren arduraduna izan da.

Sarrera librea, edukia bete arte.

Antolatzailea: Sabino Arana Fundazioa