Hedabideentzako deialdia 2026ko urriaren 1a

Josu Chuecak lehenengo Euzko Jaurlaritzaren ibilbidea aztertuko du, erakundea eratu eta 90 urtera

  • EHUko historialariak Jose Antonio Agirreren gobernuaren hainbat alderdi jorratuko ditu: sorrera Gerra Zibilean bertan, Euskadin izandako jarduera eta erbestealdiko jarraipena.
Josu Chuecak lehenengo Euzko Jaurlaritzaren ibilbidea aztertuko du, erakundea eratu eta 90 urtera Josu Chuecak lehenengo Euzko Jaurlaritzaren ibilbidea aztertuko du, erakundea eratu eta 90 urtera
  • 2026ko urriaren 1a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

HITZALDIA

LEHEN EUZKO JAURLARITZA: EUZKO-LUR GAINEAN ZUTUNIK

Hizlaria:
JOSU CHUECA
EHUko Historia irakaslea

2026 | URRIAK 1 | 19:00

SABINO ARANA FUNDAZIOA (Tere Verdes Pasabidea, z/g, Bilbao)

Lehenengo Euzko Jaurlaritzaren eraketa hizpide hartuta, Gerra Zibilaren hasieraren 90. urteurrenaren kariaz 2026an egiten ari diren jardueretan, Josu Chueca historialariak Jose Antonio Agirre buru izan zuen lehen Euzko Jaurlaritzaren sorreraren, ibilbidearen eta ondarearen hurbilketa historikoa eskainiko du Sabino Arana Fundazioan, datorren ostegunean, urriak 1 duela, 19:00etatik aurrera.

«Lehen Euzko Jaurlaritza: Euzko-Lur gainean zutunik» izenburuan ildoan, Chuecak egitasmo politiko haren nondik norakoak aletuko ditu. Agirreren lehen gobernua bakea sustatzeko eta Euskal Herriaren aurrerabidea bermatzeko tresna gisa sortu zen, Gerra Zibilean bertan, eta gobernu eraginkor bihurtu zen, hasiera batean, behin-behinekoa izan arren, eta hainbat hamarkadatan iraun zuen, baita erbestetik jardun ere.

Chuecaren hitzaldiaren aurrerapen moduan, esango dugu historialariak honako hau azpimarratuko duela: «Bakea sustatzeko eta Euskal Herriaren aurrerabideari ekiteko egitasmo eta lanabes autonomiko hura Gerra Zibilean sortu zen, eta hari esker eratutako gobernuak, hasiera batean behin-behinekotasunez eratu zen arren, urte askotan behin betikotasunez eta eraginkortasun osoz jardun zuen».

Lehen Eusko Jaurlaritzaren eraketa eta, batez ere, Gerra Zibilean Euskal Herrian izan zuen jarduera eta euskal gobernuaren ekimena erabestealdian izango dira Chuecak orain dela 90 urte «Gernika’ko zuaitz pian» osatu zen gobernu hari eskainiko dion hurbilketa historikoaren ardatz nagusiak.