Hedabideentzako deialdia • 2026ko ekainaren 11a
Josetxu Obregonek Arriagaren interpretazio historizistari buruzko hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, bilbotar musikagilearen heriotzaren bigarren mendeurrenean
LSaioak bilbotar musikagileak eginiko lanari gaurko begiez hurbiltzeko erronkak eta aukerak jorratuko ditu.
Josetxu Obregonek Arriagaren interpretazio historizistari buruzko hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, bilbotar musikagilearen heriotzaren bigarren mendeurrenean.
- 2026ko ekainaren 11a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
La Ritirata taldeko biolontxelo-jotzaile eta zuzendari artistiko Josetxu Obregónek «Arriaga interpretatzea: gaurko begirada ikuspegi historizistatik bilbotar musikagilearen heriotzaren bigarren mendeurrenean» ildoko hitzaldia eskainiko du datorren asteko ostegunean, ekainaren 11n, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan, Juan Crisostomo Arriagaren musika azterketa historikoan oinarritutako ikuspegiz berrirakutzeko asmoz.
Mozart bilbotarra izenez ezaguna izan zen euskal musikagilearen heriotzaren bigarren mendeurrenean, Arriagaren musika gaur egun zelan interpretatu behar den jorratuko da hitzaldian, eta hizlariak erakutsiko digu Arriagaren sasoiko moldeak, teknikak eta instrumentuak ezagututa, bilbotarraren musika sakonago ulertzeko modua izango dugula.
Obregónek Arriagaren soka-laukoteei buruz egin duen ikerketa eta grabazio lanean funtsaturik -eta, jakina denez, Arriagaren ganbera- eta orkestra-errepertorioaren interpretazioan izandako zuzeneko esperientziatik abiatuta-, euskal erromantizismoko aurreneko musika-aitzindari handienetako bati aplikatutako ikuspegi historizistak dakarzkigun erronkak eta aukerak aztertuko dira saioan.
Hitzaldiaren helburua ez da Arriagaren ohiko ibilbide biografikoa erakustea, ezpada, ikus-entzuleak Arriagaren musikaren interpretazio-gakoetara hurbiltzea eta, hil zenetik bi mende igaro diren arren, Arriagaren lanak nazioarteko interesa pizten jarraitzen duela berrestea eta konpositore bilbotarraren indarraldi artistikoari buruz hausnartzea.
Josetxu Obregón
Bilbon jaiotako zuzendari eta biolontxelo-jotzailea da eta La Ritirata taldearen sortzailea dugu. Musika-talde hori barrokoaren, klasizismoaren eta lehen erromantizismoaren errepertorioa berreskuratzen eta lanon interpretazio historikoan espezializatuta dago.
Espainian eta Herbehereetan ikasi du Obregónek eta nazioarteko agertoki esanguratsuetan jo du, hala nola New Yorkeko Carnegie Hall, Amsterdamgo Concertgebouw edo Londresko Wigmore Hall aretoetan. Era berean, sona handiko artistekin batera jo du, besteak beste, Jordi Savall eta Christina Pluharrekin. Obregónen lan diskografikoen artean, Arriagako soka- laukoteen grabazio osoa nabarmendu behar dugu, garaiko instrumentuz egina.