Hedabideentzako deialdia 2025ko maiatzaren 8a

Eusko Abendaren Ereserkijaren lehen hitzen 120. urteurrenean

Hitzaldia: «Himnoak: ederra eta beharra. Arriskuak»

 Hizlariak: Jose Ignacio Ansorena Piter eta Xaguak txistulari-taldea

Himnoak: Ederra eta beharra. Arriskuak
  • 2025ko maiatzaren 8a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Ikurrek aberriaren eraikuntzan zuten garrantziaz jabeturik, Sabino Aranak hainbat ikur sortu zituen Euskadirentzat, horien artean, ikurrina, armarria, aberriaren izena bera eta ereserkia.

1905eko apirilaren 29an, Patria euskal astekari abertzaleak Euzko Abendaren Ereserkia euskal aberriaren ereserkitzat hartu zela iragarri zuen argitalpenaren azalean. Ereserki horren lehen letra Sabino Aranak idatzi zuen, 1895ean, Larrinagako kartzelan emandako aldi batean. Urte batzuk geroago, 1902an, zehazki, behin betiko letra idatzi zuen espetxe horretan bertan. Hasiera batean, Sabino Aranaren asmoa izan zen ereserkia «ezpata-dantza»ren musikaz interpretatzea, baina Arana hil ostean, Kelda Zabala musikagileak moldatu zuen, eta gaur egun ezagun dugun moldea eman zion.

Bihar, maiatzak 8, ostegunarekin, Jose Ignazio Ansorena Piter musikagile eta txistulariak, Xaguak txistulari-taldearekin batera, Euzko Abendaren Ereserkia-ren jatorria eta historia aletuko ditu. Ereserkien eta martxen arteko desberdintasunak azalduko ditu eta, Xaguak taldearekin batera, Euskal Herrian gehien interpretatzen diren ereserkiak joko ditu: erlijiosoak, borroka-ereserkiak, politikoak, herrikoiak...