Hedabideentzako deialdia 2026ko irailaren 22a

Eugenio Ibarzabalek Sota familiaren ondareaz jardungo du Sabino Arana Fundazioan

Hitzaldia, irailaren 22an izango da, 19:00etatik aurrera, Ramón de la Sota y Llanoren eta Sotaren ondorengoen ibilbide enpresarial eta politikoa jorratuko du.

Hitzaldia, Ramón de la Sota y Llanoren eta Sotaren ondorengoen ibilbide enpresarial eta politikoa jorratuko du. Hitzaldia, Ramón de la Sota y Llanoren eta Sotaren ondorengoen ibilbide enpresarial eta politikoa jorratuko du.
  • 2026ko irailaren 22a, asteartea
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Ramón de la Sota y Llanoren heriotzaren 90. urteurrena dela eta, Sabino Arana Fundazioak Eugenio Ibarzabal ekonomialari, kazetari eta idazlearen hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, irailak 22 dituela, 19:00etan. Bertan, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako hamarkadetako Bizkaiko enpresa-familia garrantzitsuenetako baten ibilbidea eta ondareaz jardungo du Ibarzabalek.

«Sota familiari buruzko 6 galdera» izenburuaren ildoan, Bizkaiko ekonomiaren, enpresaren eta politikaren eraldaketan garrantzia nabarmena izan zuen leinuaren historiaz mintzatuko zaigu Ibarzabal. Hitzaldiak, batik bat, Ramón de la Sota y Llanoren bizibidea jorratuko du.

Ramón de la Sota y Llano 1857an jaio zen Castro Urdiales herrian; itsasoaren tradizioari loturiko familia batean hazi zen eta industrializazioaren garaiko Bilbon garatu zuen enpresa-jardueraren zatirik handiena. Sotaren ibilbidea bat etorri zen Bizkaiko hedapen ekonomiko handieneko sasoiarekin, meatze-ustiapenak, portuaren hazkundeak eta merkataritza- eta ontzi-ibilbide berrien irekierak ohikoak zirela.

Enpresan jarduteaz gain, ibilbide politiko eta kultural oparoa izan zuen eta euskal abertzaletasunarekiko konpromiso biziari oratu zion. Sotaren bizitzak aukera paregabea ematen digu euskal enpresaburuen sektore jakin batzuek ekimen ekonomikoa eta nazioarteko hedapena euskal nortasunaren eta eskubide historikoen defentsarekin uztartu zituzten aldi jakin bat ezagutzeko.

Ramon de la Sota y Llano Getxon hil zen 1936ko abuztuaren 17an, Gerra Zibila hasi eta aste gutxira. Hil ondoren, diktadura frankistan, enpresaburuak sortutako ondarearen zati handia konfiskatu zioten Sota familiari. Sotaren ibilbidea eta familiarena alderdi garrantzitsuak dira Bizkaiko aro industrialaren bilakaera ekonomiko, sozial eta politikoaz jakiteko.

Eugenio Ibarzabal

Eugenio Donostian jaio zen 1951n, eta ekonomialaria, kazetaria, idazlea, aholkularia eta hizlaria da. Ekonomia Zientziak ikasi zituen Bilbon eta, bere ibilbide profesionaletik barrena, komunikazioaren eta kudeaketa publikoaren hainbat arlotan lan egin du. Deia egunkariaren erredaktore burua izan zen, Muga aldizkariaren koordinatzailea, Lehendakaritzako idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, eta ETB2ko El Otro Punto de Vista saioaren zuzendaria eta aurkezlea izan zen. Punto y Aparte saioaren editore burua ere izan zen, TVEn.

25 urtez aholkulari espezializatu gisa aritu da erakundeak hobetzen, garapen pertsonala lantzen eta taldeen antolaketa errazten.

Idazle gisa, Juan Ajuriagerraren biografia eta hainbat elkarrizketa-liburu idatzi ditu, besteak beste, Manuel Irujo, Koldo Mitxelena eta Jose Maria Setienekin. Garapen pertsonaleko lanak, eleberriak, saiakerak eta bere memoria politikoak ere argitaratu ditu: Días de ilusión y vértigo. 2021ean, Los Sota: Esplendor y venganza lana argitaratu zuen, enpresa-familia horren eta Gerra Zibilak eta diktadura frankistak familiarengan izan zituen ondorioen inguruko lana.