Hedabideentzako deialdia 2026ko irailaren 20a

Zirardamendiko gudarien gomutan, 90. urteurrenean

EBBko presidente Aitor Estebanek eta Sabino Arana Fundazioko presidente Aratntxa Tapiak parte hartuko dute datorren igandean, irailaren 20an, Elgoibarko Aiastia-San Migel auzoko pilotalekuaren ondoan, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, egingo den omenaldian.

2025ean partehartzaileak. 2025ean partehartzaileak.
  • 2026ko irailaren 20a, igandea
  • 11:00h -(e)tik 13:00h -(e)tara
  • Frontón de Aiastia-San Migel

Elgoibarko Udalak, Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan, 1936ko irailaren 25ean, duela 90 urte, Gerra Zibilean, Zirardamendiko frontean, Elgoibarko Aiastia-San Migelen, Euskadiko askatasuna defendatzen hil ziren Arana Goiri batailoiko hamalau gudariei urtero egiten zaien aitortzaren saioa antolatu du. Omenaldian, hildako gudarien senideek hartuko dute parte, Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkateak, Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta euskal erakundeetako nahiz memoria historikoa berreskuratzen lan egiten duten elkarteetako hainbat ordezkarik lagunduta.

Hala, omenaldi-ekitaldiko partaideak 11:00etan  Aiastia-San Migel auzoko pilotalekutik Jose Landa eta Jose Maria Otxoa de Txintxetru gudari ohiek 1952an hildakoen oroimenez jarri eta hainbat hamarkadatan ezkutuan bisitatu zuten gurutzeraino.

Bertan, 1982an eta 2012an desobiratutako gorpuak izan zireneko tokia bisitatuko eta, lore-eskaintza batez gogoratuko dira Eusebio Gaubeka, Juan Agirre, Emeterio Llavori, Jose Txintxurreta, Paulino Beraza, Juan Zabala, Blas Larrazeleta, Ambrosio Etxebarria, Felipe Elorriaga, Sabin Atutxa, Imanol Etxebarria, Marcelino Gandarias, Miguel Palacio eta Felix Arbulu.

Gogoan izan behar da gudarien  balentria hark frankisten garaipena gerarazi zuela hilabete batzuetan, eta horri esker, Gernikan eratu zen lehen Eusko Jaurlaritza, orain dela 90 urte.