Hedabideentzako deialdia 2025ko abenduaren 2a

Elisa Rueda olerkariak egiazko poeta izateari buruzko ikuspegia azalduko digu

Gasteizko eta Arabako Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Lehiaketaren sortzailea bere ibilbideaz eta komunitate-ehuntzat hartzen duen hitzaren erabileraz mintzatuko zaigu.

Abenduaren 2an, asteartearekin, arratsaldeko 7etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Bilbo)

Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatzen duen Liburuen Txokoa ekimenean parte hartzeko gonbita jaso du olerkariak.

Markina-Xemein--Vitoria-Gasteiz---Poesia Markina-Xemein--Vitoria-Gasteiz---Poesia
  • 2025ko abenduaren 2a, asteartea
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Abenduaren 2an, asteartearekin, arratsaldeko 7etan, Elisa Rueda olerkaria, irakaslea eta aktorea izango da Fundazioan, Liburuen Txokoa deritzon ekimenean parte hartzeko. 2023. urtean ekin zion jarduera horri Euskal Abertzaletasunaren Museoak, entzuleak euskal literaturara hurreratzeko asmoz, betiere idazleen eskutik.

Ruedak berebiziko garrantzia dauka egungo olerkigintzan eta Gasteizko eta Arabako Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren sortzaile eta sustatzailea da. Bere bizi-ibilbideaz mintzatuko zaigu, berbarekin daukan barru-barruko harremana aletuko du eta, azkenik, gaur egun poeta izateaz zer ulertzen duen azalduko digu. Hitzaldian, poesiak komunitatea ehundu, hiria dinamizatu eta belaunaldien arteko esparru bihur daitekeela aldeztuko du.

Poetak Maiatzean jaialdiak ehunka pertsona batzen ditu udaberrian eta estatuko nahiz nazioarteko ekitaldi sonatu bilakatu da; hala, Ruedak bultzaturiko kultur egitasmorik nabarmenetakoa da. Sari eta golardo ugari jaso ditu Olerkariak kultura sustatzen egindako lanagatik, besteak beste, Gasteizko Urrezko Zeledon saria edo Déccellenza alla Cultura – Città del Galateo saria (Erroma).

«Liburuen Txokoa»: idazleekin solasean aritzeko tokia

Liburuen Tokoa izeneko sailaren helburu nagusia sorkuntza arakatzea da, liburu-dendetara iritsi baino lehen, liburu baten atzetik zer dagoen ikertzea eta irakurtzeko zaletasuna hurbileko giro batean sustatzea, idazleekiko elkarrizketa ardatz hartuta.

Elisa Rueda

Markina-Xemeinen (Bizkaia) jaio zen eta Gasteizen bizi da gaur egun. Elisa Ruedak euskaraz eta gaztelaniaz idazten du eta hainbat poesia-liburu idatzi ditu, horietako batzuk umeentzat. Beste batzuen artean, Ernestina de Champourcín Nazioarteko Poesia Saria (2013) jaso du Escaleras hacia el sur lanari esker eta Paul Beckett Saria (2016) Tentación botánica lanari esker.

Antton Valverde musikariak Zenbat denbora poemaren bertsioa egin zuen Gaua, ausentziaren itzala diskoan.

Aktore-lanetan, film labur, telesaio eta film luzeetan parte hartu du.