Hedabideentzako deialdia • 2026ko abenduaren 2a

Euskal Abertzaletasunaren Museoak hitzaldi bat antolatu du Gorbeiako lehen gurutzearen 125. urteurrena ospatzeko

  • Iñaki Garcia Uribe mendizale, etnografo eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak emango du hitzaldia. Topaldia abenduaren 2an, asteazkenarekin, izango da, 19:00etan, Museoaren egoitzan (Ibañez de Bilbao 16. Sabin Etxea eraikina. Bilbo).
  • Streaming: https://www.youtube.com/watch?v=dMoEZc3VbTI
Euskal Abertzaletasunaren Museoak hitzaldi bat antolatu du Gorbeiako lehen gurutzearen 125. urteurrena ospatzeko Euskal Abertzaletasunaren Museoak hitzaldi bat antolatu du Gorbeiako lehen gurutzearen 125. urteurrena ospatzeko
  • 2026ko abenduaren 2a, asteazkena
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Ibáñez de Bilbao, 16 (Sabin Etxea)

Gorbeiako lehen gurutzearen inaugurazioaren 125. Urteurrenaren kariaz, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak hitzaldi bat antolatu du Bizkaiko eta Arabako gailurrik garaienean eraikitako monumentu enblematikoaren jatorria eta historia gogoratzeko.

«Gorbeiako Gurutzearen 125. urteurrena (1901-2026)» izenburuaren ildoan, Iñaki García Uribe mendizale, etnografo eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak emango du hitzaldia, abenduaren 2an, asteazkenarekin, 19:00etan, Museoaren egoitzan (Ibañez de Bilbao 16, Sabin Etxea. Hitzordua Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako Ama Lurra hitzaldi-zikloaren esparruan antolatu da. Gure inguruaren eta protagonisten arteko elkarrizketari eskainitako gunea da, eta gure nortasun kolektiboaren atal diren ondarezko eta naturazko mugarrieen erakusgarri.

Gorbeiako lehen gurutzea 1901eko azaroaren 12an inauguratu zen (gaur egungoa gailurrean eraiki den hirugarrena da). Gorbeia mendiaren tontorrean gurutze handi bat altxatzeko ekimena 1900. urteko jubileu-urte edo urte santuaren harira sortu zen, eta proposamen horrek oihartzun handia izan zuen Euskadin. Proiektuak Giovanni Acquaderni kondearen bultzada izan zuen Boloniatik, eta Zeanuriko abade Juan Bartolome Altzibar izan zuen gure herrialdean sustatzaile nagusi.

Gorbeiako lehen gurutze hura aparteko neurriagatik nabarmendu zen, ibilgailuz joateko biderik gabeko mendi batean eraikitako gurutzerik handiena bihurtu zela kristauteria osoan. 125 urte hauetan zehar, paisaiaren erreferente eta euskal ondare historiko eta kulturalaren ikur bihurtu da.

Ekitaldia Eduardo Araujo kazetari eta Sabino Arana Fundazioaren zuzendariak aurkeztuko du.

HITZALDIAREN DATUAK

  • Izenburua: GORBEIAKO GURUTZEAREN 125. URTEURRENA (1901-2026)
  • Hizlaria: Iñaki García Uribe
  • Aurkezlea: Eduardo Araujo, kazetaria eta Sabino Arana Fundazioaren presidentea.
  • Data: 2026ko abenduaren 2a.
  • Ordua: 19:00.
  • Lekua: Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Ibáñez de Bilbao 16, Sabin Etxea (Bilbo).

 Hizlaria: Iñaki García Uribe

Iñaki García Uribe mendizalea, etnografoa eta dibulgatzailea da, Gorbeiari, gaztainaren kulturari, euskal mendizaletasunaren historiari eta baseliza edo ermitei buruzko gaiak ikertzen ibilbide luzea duena. Bestetik, esan beharra dago konpromiso sendoa duela  Memoria Historikoarekin. Hiru hamarkada baino gehiagotan, euskal irrati eta telebista ugarirekin kolaboratu du, eta parte hartu du dokumentalak egiten. Sei liburu idatzi ditu eta aldizkarietan, egunkarietan eta plataforma digitaletan jardun du artikulugile. Aipagarria da DEIA egunkariaren Historias Montañeras deritzon asteroko saila, duela sei urtetik argitaratzen duena.

Hitzaldiak eman ditu eta gidari aritu da landa-jardueretan, eta Gontzal Mendibil musikariarekin batera, Kontuak eta Kantuak Gorbeian musika eta literatura arloko bikotea eratu du. Ugaoko Burdin Hesia elkarteko eta Udiarragako Ama Birjina kofradiako presidentea izan da, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko nahiz Aztarna etnografia elkarteko kide aktiboa da. Bizkaiko Ermiten Lagunak taldearen sortzailea da, eta bere ikerketa- eta dibulgazio-lanak hainbat sari jaso ditu, hala nola Ugao-Miraballeseko Udalaren Hemendik Saria, Euskal Mendizaletasunaren Lagunak 2021 saria eta IXATXAK 2022 Kultura Saria.