Hedabideentzako deialdia 2025ko ekainaren 5a

Gizarte solidario antolatu batetik, inor atzean utzi gabe

Nazioarteko lankidetza giza eskubideen ikuspegitik

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Irene Molerok eta Silvia de Gregoriok agerian jarriko dute lankidetza-ekintza guztiek pertsona guztien giza eskubideak sustatu eta errespetatu behar dituztela. Ekainaren 5ean, ostegunarekin, 19:00etan, SAFen.

Gizarte solidario antolatu batetik, inor atzean utzi gabe Gizarte solidario antolatu batetik, inor atzean utzi gabe
  • 2025ko ekainaren 5a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Nazioarteko lankidetza-alderdiak jorratzeko Sabino Arana Fundazioak antolatu duen hitzaldi-zikloaren barruan, ekainaren 5ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Irene Molerok, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen koordinatzaile nagusiak, eta Silvia de Gregoriok, erakunde bereko genero-arduradunak eta sektorea indartzeko arduradunak, Giza Eskubideen ikuspegitik jorratuko dute lankidetza. Helburua da lankidetza-ekintza guztiek pertsona guztien giza eskubideak sustatu eta errespetatzea. Horrek esan nahi du giza eskubideen ikuspegia txertatu behar dela lankidetzaren fase guztietan, plangintzatik ebaluazioraino, lankidetza-proiektuek garapen-helburuak lortzeaz gain, pertsonen bizi-baldintzak hobetuko dituztela eta haien eskubideak babestuko dituztela bermatuz. Ikuspegi horretatik, pertsonak erdigunean jartzen dira eta beren garapenaren eragile nagusi bihurtzen dira.

Irene Molero, Euskadiko GKGEen Koordinakundearen koordinatzaile nagusia

Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziaduna da, eta garapenerako nazioarteko lankidetzari buruzko masterra egin du, berdintasun-politika publikoei buruzko beste bat eta Giza Eskubideetan espezializatutako graduondoa ere eginda dauka. Administrazio publikoan lan egin du, zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundian, lankidetzako, berdintasuneko eta giza eskubideetako politikak sortzen laguntzen. Enpresa pribatuan ere badabil.

Silvia de Gregorio, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen genero-gaietarako eta sektorea indartzeko arduraduna.

Zuzenbideko lizentziaduna da eta garapenerako nazioarteko lankidetzari buruzko masterra egin du. Abokatu aritu da sektore pribatuan, eta teknikari hainbat GGKEtan; nazioartean ere jardun du beharrean, zehazki, Erdialdeko Amerikan. Latinoamerikako emakumeekin izandako harremanetan oinarrituta, berdintasunaren aldeko borrokan jarraitu zuen Euskaditik, nazioarteko lankidetza sustatuz.