Hedabideentzako deialdia 2025ko urriaren 23a

Hitzaldia: “Gorde ezazue beraren gomuta! Sabindiar Batzaren 75. urteurrena”, Luis de Guezala historialariaren eskutik. Urriaren 23a, osteguna, 19:00etan, SAFen.

Sabino Aranaren argitaratutako lan guztiak eta argitaratu gabeak bildu zituen Sabindiar Batzaren 75. urteurrena

  • 2025ko urriaren 23a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

1950ean, gero eta argiago antzematen zen Bigarren Mundu Gerran faxismoa garaitu zutenak apurka-apurka onartzen ari zirela Francoren diktadura, nazioarteko ordena berria ezarri baitzen, AEB eta SESB buru zuten bi bloketan bananduta.

Itxaropena galtzen ari zen inguruabar horretan, euskal abertzaleez osaturiko talde bat arduratu zen, bederen, Euzko Alderdi Jeltzalearen sortzaile Sabino Aranaren oroimena gordetzeaz, eta horretarako, argitaratutako eta argitaratu gabeko idatzi guztiak bildu zituen, horien iraupena bermatzeko eta argitara emateko, alderdiaren sortzailearen gomuta itzal ez zedin.

Guztiz harrigarria da erbestean eta klandestinitatean zebiltzan gizon haiek lan horretan jardutea, baliabide urriak zituztela, baita bizirik irauteko ere, eginkizun horretan bizitza eta askatasuna arriskuan jartzen ari zirelarik.

Aurten Sabindiar Batzaren 75. urteurrena izango da, hots, lan garrantzitsu hura bere gain hartu zuen erakundearena. Sabino Arana Fundazioak, zelanbait esatearren, Sabindiar Batzaren jaraunsleak, omenaldia egin nahi dio Luis de Gezala historialariak urriaren 23an, ostegunarekin, 19:00etan, Fundazioaren egoitzan emango duen hitzaldia eskainita.