Hedabideentzako deialdia • 2026ko ekainaren 1a

Azkarraga Mozo familiaren artxiboa web bidez eskuragarri

Joan den ekainetik, Azkarraga Mozo familiaren Artxiboko zati den dokumentazioa eskuragarri dago, kontsultatzeko, interneten. Sabino Arana Fundazioak eta Sancho el Sabio Vital Fundazioak lortutako akordioari esker, Azkarraga familiaren dokumentazio historikoa Sancho el Sabio Vital Fundazioak zaindu eta bere webgunetik zabaltzen duen euskal ondare bibliografiko eta dokumentalaren artxiboen Katalogoaren parte da

Azkarraga Mozo familiaren artxiboa web bidez eskuragarri

Joan den ekainetik, Azkarraga Mozo familiaren Artxiboko zati den dokumentazioa eskuragarri dago, kontsultatzeko, interneten. Sabino Arana Fundazioak eta Sancho el Sabio Vital Fundazioak lortutako akordioari esker, Azkarraga familiaren dokumentazio historikoa Sancho el Sabio Vital Fundazioak zaindu eta bere webgunetik zabaltzen duen euskal ondare bibliografiko eta dokumentalaren artxiboen Katalogoaren parte da.

Funtsaren esteka hau da: https://artxiboa.sanchoelsabio.eus/index.php/fss-fo1636412

AZKARRAGA MOZO ARTXIBOA

Azkarraga Mozo familiaren dokumentazioz osatua dago, eta bereziki Emiliano eta José María de Azkarraga Mozo anaien ingurukoa, José María Azkarraga Urmeneta eta Juana Mozo Ocioren semeak.

José María Azkarraga Mozo “Lurgorri”.

Militante abertzale aktiboa, bereziki nabarmendu zen kazetaritzan eta ikasleen eremuaren antolakuntzan.

Errenterian jaio zen 1916ko urriaren 29an, eta 17 urterekin hasi zen idazten, bere “Lurgorri” goitizena ezagun egingo zuten hainbat argitalpenetan kolaboratuz. Bere lan nagusia ikasleen esparruan burutu zuen, eta gai horri buruz idazten zuen “Euzkadi” egunkarian.

1929an, bere aita arrazoi profesionalengatik Madrilera lekualdatu zutenean, Espainiako hiriburura joan zen. Bertan Euskal Etxeak antolatutako ekitaldi ugaritan parte hartu zuen eta Euzko Ikasle Batza (EIB) euskal ikasleen sindikatuan sartu zen, zeinaren presidente izatera iritsi baitzen 1933 eta 1934 artean.

Altxamendu frankistak bere jaioterrian ezustez harrapatu zuen. Armadan izena eman zuen, eta bertan “Amaiur” eta “Ariztimuño” batailoietan egon zen; azkenean, “Arana-Goiri” batailoiko komisario politiko kargua hartu zuen, eta horrekin borrokatu zuen Bergaran eta Arrasaten.

Geroago, eta EAJren aginduz, ahozko zein idatzizko propagandaz arduratu zen. Horrela, “Gudari”-ko erredakzio-taldeko kide izan zen, “Euzkadi”-ko bere kolaborazioekin bateratu zuen lana, batez ere gerrako berriemaile lanak eginez. 1937ko otsailean, bertara joandako euskal batailoien jardunean izan zen Asturiasen.

Bilbo frankisten eskuetan erortzean Santoñara joan zen. Laredon atxilotu zuten eta Bilbora eraman zuten, Larrinagan espetxeratuz. 1937ko abenduaren 16an Derioko hilerrira eraman eta fusilatu zuten.

Emiliano Azkarraga Mozo bere anaiarekin batera atxilotu zuten euskal armada 1937ko abuztuan kapitulatzera behartuta egon zenean. Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina zigorra kommutatu egin zioten; hala ere, 1943ra arte egon zen preso, eta errepresio frankistaren biktima izan zen bere bizitza osoan.