Hedabideentzako deialdia 2025ko abenduaren 18a

Andres Urrutiak eta Arantxa Tapiak hasiera emango diote Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak «euskara gizarteratzeko giltzatzat» aldarrikatu nahi duen jardunaldiari abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Egunean

\ "Hizkuntza harrerarako ardatz batzuk" mintegia

 

                               JARDUNALDIA                        HIZKUNTZA HARRERARAKO ARDATZ BATZUK

                              EGUNA                                     2025eko abenduaren 18a, osteguna

                              ORDUA                                    9:00-14:00

                              TOKIA                                      Sabino Arana Fundazioa
                                                                             
(Tere Verdes pasabidea, z/g. Bilbo)

                             JARDUNALDIAREN                  Andres Urrutia, euskaltzainburua
                             HASIERAKO HIZLARIAK          Arantxa Tapia, Sabino Arana Fundazioaren presidentea

Gurera etorri diren migratzaileak izango dira Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak HIZKUNTZA HARRERARAKO ARDATZ BATZUK izenburuaren ildoan antolatu duten jardunaldiaren protagonistak. Topaldia ostegunean izango da, abenduak 18, Migratzaileen Nazioarteko Egunean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, 9:00etatik 14:00etara. Mintegiaren helburua dugu migratzaileek hizkuntzari, kulturari eta abarri dagokienez ezezaguna den eremu geografiko eta kultural batean bizitzeko antzeman ohi dituzten aukerak eta zailtasunak jorratzea. Ikertzaileek, unibertsitateko irakasleek eta migratzaileen hainbat elkartetako ordezkariek parte hartuko dute jardunaldian.

Honako hauek guztiek jardungo dute hizlari edo mahai-inguruetako partaide: Julia Shershneva, IKUSPEGI Behatokiaren zuzendaria eta EHUko irakasle agregatua; Alberto López Basaguren, EHUko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna; Eduardo Ruiz Vieytez, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea; Larraitz Zumeta, IKUSPEGI Behatokiko ikertzailea; Amelia Barquín, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea (HUHEZI); Nora Palmitano, Zestoako euskara teknikaria; Iker Barbero, EHUko irakasle agregatua; Celeste Agüero, irakaslea eta migrazio-aholkularia; Mamadou Saar, Ndank Ndank Elkarteko arduraduna; Mónica Quiroz, Gernika-Lumoko Ideasur Elkarteko presidentea.

Bestalde, ondokoek ere parte hartuko dute jardunaldian: Sagrario Aleman (euskaltzain osoa eta Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko burua), Xabier Aierdi (soziologoa), Patxi Juaristi (EHUko irakaslea eta euskaltzain urgazlea) eta Belen Uranga (soziolinguista, Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko kidea).