Hedabideentzako deialdia 2026ko irailaren 15a

Andres Urrutiak foru tradizio juridikoari buruzko gogoeta egingo du Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrenaren kariaz

Euskaltzainburuak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, irailaren 15ean, asteartean, 19:00etatik aurrera

Andres Urrutiak foru tradizio juridikoari buruzko gogoeta egingo du Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrenaren kariaz Andres Urrutiak foru tradizio juridikoari buruzko gogoeta egingo du Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrenaren kariaz
  • 2026ko irailaren 15a, asteartea
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Bizkaiko Foru Barria onetsi zenetik bost mende igaro badira ere, testu historiko horrek behar-beharrezko tresna juridikoa izaten jarraitzen du Bizkaiko lurraldearen tradizio juridiko eta instituzionala ulertzeko. Foru Barriaren V. mendeurrena dela eta, Andres Urrutia euskaltzainburuak Foruaren ibilbide historikoa, Bizkaiko gizartean izan duen eragina eta euskararekiko lotura aztertuko ditu datorren asteartean, irailak 15 dituela, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.