Hedabideentzako deialdia • 2026ko maiatzaren 28a
Aitor Estebanek hasiera emango dio «Made in Europe» delakoak euskal industriaren lehiakortasunean daukan eginkizunari buruzko jardunaldiari
Europako berrikuntza, industria eta estrategiako adituek Europako eta Euskadiko autonomia estrategikoa eta industriako lehiakortasuna zelan indartu aztertuko dute maiatzaren 28an Sabino Arana Fundazioan.
- Hitzaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Sabino Arana Fundazioaren youtubeko kanaletik https://youtube.com/live/LEC033YIdLI
Aitor Estebanek hasiera emango dio «Made in Europe» delakoak euskal industriaren lehiakortasunean daukan eginkizunari buruzko jardunaldiari
- 2026ko maiatzaren 28a, osteguna
- 09:30h -(e)tik 12:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Datorren maiatzaren 28an, ostegunarekin, 9:30etik 12:30era, «Made in Europe: autonomia estrategikoa eta industria-lehiakortasuna Euskadirentzat» izeneko mintegia egingo du Sabino Arana Fundazioak. Bertan, Europako industria-kudeaketa, -berrikuntza eta -politikaren inguruko adituak bilduko dira, «Made in Europe» delakoarenbultzadak euskal industriari eskain diezazkiokeen aukerei buruz hausnartzeko.
Jardunaldian, honako hauek hartuko dute parte: Aitor Esteban, EAJren EBBren presidentea; Oihane Agirregoitia, Europako Parlamentuko kidea eta industria-antolakuntzan ingeniaria; Göran Roos, suediar irakaslea, teknologoa eta enpresaburua, nazioartean oso ezaguna lehiakortasunari eta industria- estrategiari buruz egindako lanengatik; Ane Insausti, industria, mugikortasun jasangarri eta enpresa lehiakortasunean eskarmentu zabala metatu duen ingeniaria eta zuzendaria; eta Sabin Azua, ekonomialaria, berrikuntzako aholkularia eta EUSMEX sozietatearen presidentea.
Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioren presidenteak topaldia aurkeztu eta moderatzaile jardungo du.
Made in Europe, autonomia estrategiko eta lehiakortasunaren artean
Europako industriak lehia global gero eta handiagora makurtutako egoerari aurre egin behar dio, bereziki Txinaren aurreko lehiari, elkarrenmendekotasun komertzial handiko eta eraldaketa teknologiko bizkorreko ingurumarian. Txina lidergoa sendotzen ari da teknologia berdeetan edo eskala handiko ekoizpen industrialaren sektore estrategikoetan; Europar Batasunak, aldiz, autonomia estrategikoa indartu eta mendekotasun kritikoak murriztu nahi ditu.
Inguruabar horretan, Europak automatizaziorantz, digitalizaziorantz eta deskarbonizaziorantz jotxen duen industria-eraldaketa bultzatzen du, eta horretara, «Made in Europe» delakoa berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin, kalitatearekin eta konfiantzarekin ezkondu nahi du.
Era berean, Europako eta Euskadiko industria-lehiakortasuna zelan indartu aztertuko du topaldiak, eskala sortzeko, balio-kate estrategikoak bultzatzeko eta barne-merkatu bateratuago eta kohesionatuago batean, Europako industria-proiektu handiak sor daitezen gauza diren politikak baliatuz.