Deialdiak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Hitzaldi-solasaldia Doroteo Ziaurritz EAJko EBBko lehendakari eta Tolosako lehen alkate abertzaleari buruz, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Deialdia 2026ko irailaren 17a

Hitzaldi-solasaldia Doroteo Ziaurritz EAJko EBBko lehendakari eta Tolosako lehen alkate abertzaleari buruz, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Uzturre Foroak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako ekitaldia Tolosako udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izango da, irailaren 17an, osteguna, 19:00etan, Mikel Aizpuru historialariaren eskutik.

Doroteo Ziaurritz Tolosako alkate izan zen 1931 eta 1932 artean, eta EBBko lehendakari 1935etik 1951ra bitartean, Iparraldean erbestean hil zen arte.

15
Ots
2017

Eugenio Ibarzabalek Bilbon aurkeztuko du “Días de ilusión y vértigo. 1977-1987” liburua

• Idazlearen bizipenez gain, liburuak Euskadiko Trantsizio-aldiko mugarriak eta XX. mendeko euskal abertzaletasunaren historia jorratzen ditu, pertsona esanguratsu askori egindako elkarrizketak direla bide. • Toti Martinez de Lezeak, Juan Mª Ollorak eta Roman Sudupek lagunduko diote Donostiako kazetari eta idazleari liburuaren aurkezpenean, Sabino Arana Fundazioan, otsailaren 22an, asteazkenarekin, 19:30etan.

Informazio gehiago

27 orrialdetatik 22.a, 236 elementutatik 190.etik 198.era