Hedabideentzako deialdia 2025ko irailaren 18a

Euskal Pizkundearen XX. mendeko ikur handia izan zen Lauaxeta olerkariaren jaiotzaren 120. urteurrena

Andres Urrutia euskaltzainburuak Mungialdeko poetaren bizitzari buruzko hitzaldia emango du, batik bat, 1936ko gerra baino lehen garatu zuen kazetaritza-lana eta euskararekiko konpromisoa darien hainbat ekimen jorratuta.

120 años del nacimiento de Lauaxeta, símbolo del renacimiento cultural vasco del siglo XX 120 años del nacimiento de Lauaxeta, símbolo del renacimiento cultural vasco del siglo XX
  • 2025ko irailaren 18a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

  

      

Gaia Lauaxeta eta euskararen sarea gerra aurreko euskarazko kazetaritzan

   Hizlaria      ANDRES URRUTIA, euskaltzainburua

       Eguna      2025eko irailaren 18a, ostegunarekin, 19:00etan, SAFen
 

Abuztuaren 3an, 120 urte bete dira Estepan Urkiaga Lauaxeta, euskal literaturak eta kulturak XX. mendean ondutako olerkari garrantzitsuenetakoa, jaio zela. Lauaxeta olerkaria, kazetaria eta euskal abertzaletasunaren aldezlea izan zen, eta aurrendaria izan zen euskarazko olerkia berritzen nahiz Europako orduko molde eta joera modernistak euskal kulturara ekartzen.

Olerkariaren jaiotzaren urtemuga dela eta, datorren irailaren 18an, ostegunean, arratsaldeko 7etan, SAFen, Andres Urrutia euskaltzainburuak Mungialdeko poetaren bizitzari buruzko hitzaldia emango du, batik bat, 1936ko gerra baino lehen garatu zuen kazetaritza-lana eta euskararekiko konpromisoa darien hainbat ekimen jorratuta.

Lauaxetak funtsezko ekarpena egin zion euskal kulturari. Nolanahi ere, poetaren biografia aletzeak harago joateko aukera emango digu, zenbait alderditan barruratzeko: Lauaxetaren olerki-sena, euskal kultura berritzea burutik ezin kendurik ibili zen gizona, emakumeen lana ikusarazteaz kezkaturik jardun zuen poeta, bizi zeneko sasoiarekin eta jaio zeneko aberriarekin engaiaturik aritu zen gizona. Faxisten indarkeriak isilarazi zuen Lauaxetaren ahotsak bizirik dirau egun, inoiz baino biziago.