Bideoak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

HERMES: Josu Erkoreka eta Eugenio Ibarzabalen arteko elkarrizketa

2026ko ekainaren 24a

HERMES: Josu Erkoreka eta Eugenio Ibarzabalen arteko elkarrizketa

Josu Erkorekak (Diputatuen Kongresuko diputatua 2000-2012 aldian eta Eusko Jaurlaritzako sailburua 2012-2024 aldian) eta Eugenio Ibarzabalek (Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 1985 eta 1987 artean, ekonomialaria eta kazetaria) elkarrizketa zorrotz eta atsegin batean jardun dute aldizkarian argitaratzeko. Elkarrizketa horretan, 1936ko lehen Eusko Jaurlaritzaren eraketa eta gobernu horrek Gerra Zibilean eta erbestealdian izan zituen erronka etiko eta logistiko izugarriak aztertu dituzte.

Bideoak

Expedición Groenlandia

«Expedición Groenlandia»ren aurkezpena eta solasaldia, nabigazioa eta mendizaletasuna uztartzen dituen abentura ausart bati buruzko istorioa, Zigor Egia alpinista eta Euskal Mendizale Federazioaren presidentea protagonista duela. Filmak -ez dago eskuragarri- 2019ko udan Islandiatik abiatuta Danimarkako itsasartea hamaika metroko belaontzi batean zeharkatu zuten lau lagunen abentura kontatzen du, Groenlandiako ekialdeko kostaldera iristeko, ordura arte eskalatu gabe zeuden mendiak eskalatzeko asmoz.
Dokumentalaren proiekzioa 2024ko martxoaren 12an egin zen Sabino Arana Fundazioan

Bideoa ikusi

Premios Sabino Arana Sariak 2023

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilak 28 dituela, 2023ko Sabino Arana Sarien banaketa-ekitaldian. Saioa 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta XXXV. edizio honetan, ondokoek hartuko dute saria: Antton Valverde musikari donostiarra, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioaren emakumezkoen txirrindularitza-taldea, Euskal Artzainak Ameriketan elkartea, Armando Llanos arkeologo gasteiztarra eta Javier Clemente futboleko entrenatzailea.

Bideoa ikusi

Hizkuntza-politika berritzen (innovando la política lingüística)

‘Aroa’ eta ‘Euskararen Gogoetagunea’: euskara indarberritzeko arnas luzeko egitasmoak. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Martinez de Luna AROA egitasmoaren zuzendariak Eusko Jaurlaritzak bideratutako proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ondoren, Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren zuzendariak Euskaltzaindiak 2022an abian jarri zuen proiektuaren helburuak eta orain arte eginiko lanak agertu ditu.

Bideoa ikusi

17 orrialdetatik 7.a, 194 elementutatik 73.etik 84.era