Efemeridea 2024ko maiatzaren 7a

Mende bat mendizaletasuna sustatzen

Gaurkoa lako egun batean, 1924ko apirilaren 25ean, hain zuzen ere, Bilbao Alpino Club eratu zen Bilboko Mirasol kondearen kalean (Francisco Pérez Ariasen erloju-dendan).

Gerra  Zibilean, “Lenago il” batailoiko gudariek erabili zuten Egiriñaoko Luis Abendaño aterpea 1937an. Gerra  Zibilean, “Lenago il” batailoiko gudariek erabili zuten Egiriñaoko Luis Abendaño aterpea 1937an.

Mendigoizaletasuna maite zuen hamabost laguneko talde batek sortu zuen elkartea, eta hasiera-hasieratik garrantzi handia izan du euskal mendizaletasunaren barruan. Izan ere, 1925ean, Elgetan parte hartu zuen Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren eraketan.

50eko hamarkadan, Bilbao Alpino Club elkarteak bi mendi-aterpe erosi zituen, horietako bat Egiriñaon (Gorbeia) eta Luis Abendaño deitu zuten (Zeanuriko Eleuterio Goikoetxea alkate abertzalea 1922an eraiki zuen aterpearen zati bat zen) eta bestea Ganekogortan, Iturriotz izena emanda, baina 1983ko uholdeek erabat suntsitu zuten azkena.

Ia ehun urteko ibilbidean, elkarteak hainbat egoitza izan ditu: San Frantzisko zubiaren ondoan egon zen lehenengoa eta Zabalbide kaleko 15. zenbakian gaur egungoa. Hori guztia, bazkideen indarrari eta elkarteko kideek egindako igoera ugariei esker.

Argazkia: Gerra  Zibilean, “Lenago il” batailoiko gudariek erabili zuten Egiriñaoko Luis Abendaño aterpea 1937an.