Efemeridea 2024ko apirilaren 3a

Abertzaleen garaipena lehen udal-hauteskundeetan.

1979ko apirilaren 3a: Francoren diktaduraren osteko lehen udal-hauteskundeak egin ziren egun horretan eta euskal abertzaleek garaipen handia eskuratu zuten.

1979ko apirilaren 4aren azala. 1979ko apirilaren 4aren azala.

EAJ-PNV alderdiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irabazi zuen eta, lehenengo aldiz, EAEko hiru hiriburuetako alkatetzaz jabetu zen; HB, berriz, indarturik atera zen Nafarroan, 211.000 boto eskuratu zituela eta, horrenbestez, Hegoaldeko bigarren indar politikoa izan zen, EAJ-PNV alderdiaren atzetik.