Efemeridea 2024ko apirilaren 11a

Gaurkoa lako egun batean, 1913ko apirilaren 11n, Aita Kandido Izagirre Salaberria jaio zen Urretxun

Koldo Mitxelenaren ustez, euskal dialektologorik onena izan zen.

Kandido Izagirre Salaberria Kandido Izagirre Salaberria

Frantziskotarren ordenakoa zen. Arantzazun eta Erriberrin (Nafarroa) ikasi zuen. Euskalerriaren Adiskideen Aldizkarian, Arantzazu, Cantabria Franciscana eta Anales aldizkarietan kolaboratu zuen. Altsasu, Ultzama, Tolosa, Arantzazu eta Erronkariko euskalkien iztegiak bildu zituen, eta ‘Julio Urkixo’ Euskal Filologiaren Urtekarian eta Euskalerriaren Adiskideen Aldizkarian argitaratu ziren. Alabaina, Luis Villasantek esan zuen moduan, beraren obra nagusia, beraren bizitzaren zati handi batean egindako lana amaitu gabe geratu zen: Arantzazu inguruko euskararen azterketa osoa eta sakona. Irailaren 12an hil zen han, 54 urte zituela.