Efemeridea 2021ko otsailaren 3a

Sabino Arana, Resurreccion Maria Azkue eta “Vizcaytik Bizkaira” zarzuelaren estreinaldia.

Gaurkoa lako egun batean, 1895eko otsailaren 3an, Euzkeldun Batzokijak R.M. Azkue omendu zuen.

Sabino Arana, Resurreccion Maria Azkue eta “Vizcaytik Bizkaira” zarzuelaren estreinaldia.

1895eko otsailaren 3an, Euzkeldun Batzokijak Resurreccion Maria Azkueren omenezko oturuntza berezia egin zuen. Aurreko egunean, Azkuek “Vizcaytik Bizkaira” zarzuela estreinatu zuen, garai hartako eragile espainolizatzaileak kritikatzen zituena, besteak beste, maisu-maistrak, eskola nazionala eta soldadutza. Sabino Arana, musika-lan horren estreinaldian ikusle izan zela, hain txunditurik geratu zen, ezen Azkueri omenaldia antolatu zion eta “Bizkaitarra” aldizkariaren bi zenbaki eskaini zizkion, bata, zarzuelaren edukia zehatz-mehatz aztertuta eta, bestea, lanak jaso zituen kritiketatik defendatzeko. Sabino Aranak Resurreccion Maria Azkueri emandako babesa dela eta, gobernuak berriro ere isuna ezarri zion.