Efemeridea 2022ko azaroaren 22a

Joseba Goikoetxea gogoan

29 urte bete dira gaur bizia kendu zion atentatua egin zutenetik 

Joseba Goikoetxea Joseba Goikoetxea

1993ko azaroaren 22an, goizean, ETAko komando batek Joseba Goikoetxea Ertzaintzako sarjentu nagusia tirokatu zuen, semeetako batekin autoan zihoala eta Bilboko Campo Volantin kaletik gertuko semaforo batean gelditu zela. Lau egun geroago, azaroaren 26an, Goikoetxea konortea berreskuratu barik zendu zen, 42 urte zituela. 
Azaroaren 27an, Sabin Etxetik –bertan jarri zuten hil-kapera− hileta-elizkizuna egin zen Begoñako basilikara eraman zuten hilkutxa. 
Iñigo Caminok, 2018ko abenduaren 1ean, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, Joseba eta Gorka Agirreren oroimenez argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari. Bi pertsona horiek, hartan ere, funtsezkoak izan ziren Euskadik autogobernuan aurrera egin dezan eta bakea lortzen egindako borroka luzean.