Efemeridea 2022ko martxoaren 14a

Pepe Mitxelena, Euzkadigatik eta Euzkadirentzat

Pepe Mitxelena Agirre, euskal militante abertzale historikoa, 1982ko martxoaren 14an hil zen, Donostian.

Pepe Mitxelena, Euzkadigatik eta Euzkadirentzat

Mitxelena 1906an jaio zen, Irunen, eta Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzaren Informazio Zerbitzuak antolatu eta zuzendu zituen, Juan Jose anaiarekin batera. ‘Alava sare’ ezagunaren bultzatzaileetako bat izan zen.

 

Gerra Zibila amaitu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Agirre lehendakariaren aginduz, elkarlanean aritu zen aliatuekin. Saint Paul les Dax herrian (Landetan) finkatu zuen bizitokia, eta handik eman zuen goarnizioei, Pirinioetako eta Marokoko defentsei eta Frantziaren eta Espainiaren mugei buruzko informazioa. Mitxelenaren harreman onei esker, Gurs kontzentrazio-eremuan zeuden abertzale batzuk askatu eta heriotza ziurretik  libratu zituen, soldadu alemaniarren aurrera egitea zela ikusita. 1945eko apirilean, Lehendakariarekin izan zen Parisko bileran, non euskal abertzaleen jarrera erabaki ingurumari horretan. Agirre lehendakaria hil ostean, Euskadira itzuli zen, 1965ean.

 

Argazkia: Pepe Mitxelena (Eusko Ikaskuntza).