Efemeridea 2025ko uztailaren 28a

Mixel Labegerie, euskal abertzale nabarmena Ipar Euskal Herrian eta euskal kantagintza berriaren gurasoetako bat

Gaurkoa lako egun batean hil zen 1980an, Okzitaniako Tolosan, bertan egin zioten bihotzeko ebakuntza gainditu ezinik.

Mixel Labegerie. Mixel Labegerie.

Mixel Labegerie Iratzet 1980ko uztailaren 28an zendu zen Tolosako ospitalean. Ustaritzen jaio zen Labegerie, lanbidez medikua izan zen eta prakak bete jarduera ibili zen bizitza osoan. Gazterik politikari abertzalea izateaz gain, kantautore gisa ere nabarmendu zen 60ko hamarkadaren hasieran, eta euskal musika modernoaren lehen oinarrietakoa izan zen. «Gu gara Euskadiko gaztedi berria», «Eskualdun gudariaren kanta», «Pakearen uxoa», «Haurtxoa, haurtxoa», «Gure eliz-dorreko», «Gure astoa Balaan» eta beste kanta asko argitaratu zituen garai horretan eta berehala bihurtu ziren abestiok euskal erresistentziaren ikur. Azken 15 urteetan, senatari izan zen Frantziako Estatuan eta alkate Kanbon. Ganbera legegilean egindako lehen hitzaldietako batean, hauxe esan zuen: «Lehen euskal diputatu abertzalea naiz Frantziako Asanblean».

Aipatzekoa da Labegerie Frantziako Estatuko ordezkari bakarra izan zela Garaikoetxea Lehendakariaren kargu-hartzean, Gernikan, eta beti parte hartu zuela Hegoaldeko manifestazio nazionaletan, baita Alderdi egun batzuetan ere.

Sakatu esteka honetan «Gu gara Euskadiko gaztedi berria» kanta entzuteko. https://www.youtube.com/watch?v=04nwPsD2vvE