Efemeridea 2023ko maiatzaren 11a

Euskaldunak Europako Mugimenduan.

Gaurko lako egun batean, 1973ko maiatzaren 11n, Europako Mugimenduaren Biltzarra egin zen Londresen. Merkatu erkidean sartu ostean, Britainia Handian egin zen Europako esparruko lehen ekitaldia izan zen.

Agirre Lehendakaria eta Robert Schumann. Agirre Lehendakaria eta Robert Schumann.

25 urte lehenago, 1948ko maiatzean, Euskal Mugimendu Federalistak nazioarteko bermea lortu zuen, Europar Batasuneko Federalisten (UEF) antolakundean onartu zutela. Urtebete lehenago, erbesteko Eusko Jaurlaritza babesten zuten alderdien babesaz formalizatu zuten erakundea Parisen.

1973ko biltzarrean, Mendebaldeko Europako 850 ordezkari joan ziren. Espainiako Estatuko Kontseilu Federalaren bileran, Manuel Irujo euskal buruzagi abertzalea aukeratu zuten presidente, eta 1976ra arte jardun zuen kargu horretan.

1977 eta 1978 artean, Europako Federazioaren aldeko Euskal Kontseiluak ez zuen jarduerarik izan, eta Europako Mugimenduaren Kontseilu Federalean EAJren bidez baino ez zuen parte hartu.

Alexander Ugaldek DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2019/12/07an, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.