Efemeridea 2024ko martxoaren 25a

Telebistako lehen euskal pailazoak

Gaurkoa lako egun batean, 1972ko martxoaren 25ean, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon pailazoek lehen emanaldia eskaini zuten Donostiako Kresala Elkartearen aretoan.

Xabier Otaegi, José Ignacio Ansorena eta Txema Vitoria (Txirri, Mirri eta Txiribiton) Xabier Otaegi, José Ignacio Ansorena eta Txema Vitoria (Txirri, Mirri eta Txiribiton)

Garai hartan, haurrak eskolan hasten ziren euskara ikasten; hitz egin, berriz, familia giroan baino ez. Hori dela eta, Xabier Otaegik, Jose Ignacio Ansorenak eta Andoni Ezeizak beste urrats bat egin zuten eta haurren entretenimendua edo olgeta jorraz landu zuten esparrua. Horrela sortu zen Kixki, Mixki eta Kaxkamelon pailazo-taldea, eredu klasikoari jarraiki: Kixki, bizkorra (Xabier Otaegui), Mixki, bihurria (Jose Ignacio Ansorena) eta Kaxkamelon, onbera (Andoni Ezeiza).

Hasiera batean, Pako Etxebeste apaizgaiaren laguntza izan zuten, urte batzuk lehenago hura ere pailazo aritu baitzen. Pakok gidoiak egiten lagundu zien, eta ikuskizunak prestatzeko ideiak eman zizkien.

EiTBren sortu zenean, hirukoteak antzezten jarraitu zuen, baina Txirri, Mirri eta Txiribiton izena jarri zion taldeari, eta Txema Vitoriak Andoni Ezeiza ordeztu zuen. Sasoi hartan, lekua izan zuten larunbat goizetan eta milaka euskal etxetara iritsi ziren.

2006an, euskarazko lehen pailazo talde horrek Sabino Arana sarietako bat jaso zuen, txikienen artean euskara zabaltzen, sustatzen eta hedatzen egindako lanagatik.

Ehunka emanaldi, DVD, animazio eta abarren ondotik, 2013an, pailazo beteranoen hirukoteak agertokiak utzi zituen eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen belaunaldi berriari bide eman zion. Eta hirukotea berriak Euskadin barrena segitzen du, umeentzako ikuskizun dibertigarri eta hezigarriak eskaintzen.