Efemeridea 2022ko martxoaren 4a

La Voz de Navarra, Nafarroako lehen euskal egunkari abertzalea

Iruñean kaleratzen hasi zen, gaurkoa lako egun batean, 1923ko martxoaren 4an, hain zuzen, eta Falangek 1936ko uztailean konfiskatu arte argitaratu zen.

La Voz de Navarra, Nafarroako lehen euskal egunkari abertzalea

Manuel Aranzadi Irujo, Estanislao Aranzadi Izkuek, Joaquin San Julianek eta Manuel Zarranzek, besteak beste, sortu zuten, Primo de Riveraren diktadura ezarri zeneko garaian. Iritzi- eta kritika-kanpaina garrantzitsuak egin zituen, eta, beraz, jazarpena eta zentsura jasan zituen agintaldi autoritario horretan guztian.

 

La Voz de Navarra egunkariak berebiziko garrantzia ematen zion euskarari, Nafarroako gainerako egunkariek ez bezala. Era berean, Bigarren Errepublikan, ahalegin handia egin zuen Euskal Autonomia Estatutuari buruzko informazioa zabaltzeko eta euskal udalek egindako lanaren alde agertu zen.

 

Abertzaletasunarekiko lotura argia zuenez, 1936ko uztailaren 18an itxi zuten falangistek konfiskatu zutenean, eta Arriba España egunkari frankista inprimatzen hasi ziren hango lokaletan.

 

Argazkia: 1930eko ekainaren 4ko alea.