Efemeridea 2023ko urtarrilaren 16a

Juan Crisostomo Arriaga, euskal Mozart

Gaurkoa lako egun batean, 1826ko urtarrilaren 16an, hain zuzen, Juan Crisostomo Arriaga Baltzola bilbotar musikaria Parisen hil zen, 19 urte besterik ez zituela.

Juan Crisóstomo de Arriaga Juan Crisóstomo de Arriaga

Arriaga oso txikitatik nabarmendu zen musika-iaiotasun handiagatik eta, hortaz, euskal Mozart izenaz ezagutzen hasi zen. 1806ko urtarrilaren 27an jaio zen, Bilboko Somera kalean, eta 1818an sortu zuen lehen lana, Obertura, op. 1, 1819an, Bandarako Martxa Militarra, op. 2 eta beste lan ugari 1821. urtera arte, Bilbon. 1821eko irailean, Parisera joan zen, hamabost urterekin, musika ikasketak hobetzera. Parisko kontserbatorian sartu zen ikasle eta, oso denbora laburrean, erakunde horretako irakasle izan zen. Musikagile gisa ere jardun bizia izan zuen, harik eta, 1826ko urtarrilaren 16an, hil zen arte.