Efemeridea 2021ko abenduaren 9a

Jesus Solaun, euskal erresistentziako kide ekinenetakoa frankismoaren garaian

Bilbon hil zen, gaurkoa lako egun batean, hain zuzen, 1979ko abenduaren 9an.

Jesus Solaun, euskal erresistentziako kide ekinenetakoa frankismoaren garaian

Jesus Solaun Gorostizaga 1903an jaio zen Arrankudiagan (Bizkaia); Batxilergoa ikasi zuen Tuteran (Nafarroa), Zuzenbidea Bartzelonan eta Valladoliden amaitu zituen ikasketak.


EAJn alderdikidetu zen 20eko hamarkadaren hasieran, eta gogotik parte hartu zuen Alderdia bateratzeko xedez Bergaran egindako batzarrean. Hilabete batzuk geroago, 1931ko apirilaren 14an, Arrankudiagan, jaioterriko elizatean, Euskal Errepublikaren aldarrikapenean parte hartu zuen eta euskal autonomia estatutua lortzearren lan egin zuen Errepublika garai osoan.


1935ean, EAJ-PNV alderdiaren BBBko eta EBBko kide hautatu zuten, eta ardura horiei heldu zien 1977ra arte. Euskadin Gerra Zibila amaitu ondoren, 1937ko abuztuan, matxinatuek preso hartu zuten EBBko beste kide batzuekin batera. Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina 1940an aske utzi zuten, eta ordutik aurrera Hegoaldeko euskal erresistentziaren buruzagi ekinenetakoa izan zen, 1951era arte, urte horretan Iparraldera ihes egin behar izan baitzuen frankismoaren errepresiotik ihes egiteko. Erbestean, euskal kausaren alde lanean jarraitu zuen, Franco jenerala hil ostean, Hegoaldera itzuli zen arte.

 

Argazkia: Pepe Mitxelena, Juan Ajuriagerra eta Jesus Solaun (eskumatik lehena) ofizial esstaubatuar batekin.