Efemeridea 2021ko urriaren 20a

Hamar urte ETArik gabe

Hamar urte bete dira gaur ETAren jarduera terrorista betiko eten zenetik. Bien bitartean, askatasuna ardatz hartuta, bizikidetza helburu duen guztion arteko bidaunea eraikitzen jarraitzen dugu.

Hamar urte ETArik gabe

2011ko urriaren 20an, ETAk “jarduera armatuari behin betiko utziko ziola” iragarri zuen, 40 urtetik gorako aldian izua zabaldu eta 800 pertsona baino gehiago erail ostean. Euskadiko aldi mingarriari azkena eman zion data haren hamargarren urteurrena bete da gaur, beraz.


Iragarpen hura egin eta hilabete batzuetara, 2012ko ekainaren 22an, hain zuzen ere, Sabino Arana Fundazioaren gogoeta eta eztabaida mintzaguneak sustatuta, Zigor Zuzenbidea ETAren amaieraren aurrean izeneko mintegia antolatu genuen Bilbon. Jardunaldi hartan, hogeita hamar epailek baino gehiagok, Justizia Administrazioko eta Unibertsitateko ordezkariek parte hartu zuten. Gogoeta haien guztien ardatza hauxe izan zen: “justizia berria behar da garai berria abiatzeko, zigor-zuzenbide berria etorkizun zuzenagoa eraikitzeko, justiziaren benetako izatearen arrazoia bakean eta askatasunean oinarritutako bizikidetzaren zerbitzuko tresna dela sinetsita”.


Sabino Arana Fundazioak argitaratzen duen Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren ale berezi batean (42. zenbakian, 2012ko urrikoan) jaso ziren mintegiko gogoeta guztiak. Horietako bat, Joaquín Giménez Auzitegi Goreneko magistratuarena, erantsi diogu gaurko artikuluari.