Efemeridea • 2025ko irailaren 9a
Gorgonio Renteria, XX. mendearen hasierako euskal abertzaletasunaren aurreneko hizlari euskaldunetako bat
Gerra Zibilean, lan handia egin zuen gudariei eta erbesteratuei laguntzen Baionan paratutako «Euzko Laguntza» bulegotik.

Gaurkoa lako egun batean, 1868ko irailaren 9an, Gorgonio Renteria Leniz (1868-1940) jaio zen Elantxoben. Merkataritzako ontzidiko marinela, jaioterriko alkatea, Bizkaiko diputatua eta EAJ alderdiaren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) zein Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea izan zen.
Gerra Zibilean, Euzko Laguntza bulegoa antolatu zuen Baionan, eta bertatik laguntza eman zien gudari zaurituei eta erbesteratuei.
Euskaraz berba egiten zuen hizlari aparta izateaz gain, sarritan idatzi zuen Euzkadi egunkarian, Perularra, Errebido eta E.tar G. ezizenak erabiliz, eta Ebaristo Bustintza Kirikiño idazlearen nahiz Kepa Enbeita bertsolariaren lagun mina izan zen.
Lapurdiko hiriburuan hil zen, 1940. urtean, eta, urte batzuk geroago, Elantxobeko hilerrira eraman zituzten haren gorpuzkiak. Han, alkate izan zen garaian, esaldi ezaguna egin zuen ospetsu: «Otoi bat eta gero arte».