Efemeridea • 2021ko azaroaren 11a
“Gerrra Handiaren” amaiera
Gaurkoa lako egun batean, 1918ko azaroaren 11n, Lehen Mundu Gerraren amaiera ekarri zuen armistizioa sinatu zen.
Ipar Euskal Herrian, 6.000 pertsona inguru hil ziren (195.000 lagun bizi dira Iparraldean), Lehen Mundu Gerraren ondorioz. Garai hartan, batik bat, nekazaritza-giroko gizarte baten ezaugarriak nagusi ziren lurraldean, Elizak menderatuta eta kontserbadorismo politiko eta sozial zurrunari atxikita. Ikaragarria da hildakoak omentzeko herri askotan eraiki ziren monumentuetan ageri diren zerrenda luzeak.
Urtemuga hori dela eta, Jean-Claude Larronde historialari eta ikertzaileak Lehen Mundu Gerran hil ziren Iparraldeko euskaldunei buruzko erreportajea argitaratu zuen DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2009ko azaroaren 14an.