Efemeridea 2021ko apirilaren 28a

Gasteizko Euskal Etxearen inaugurazioa

Gaurkoa lako egun batean, 1909ko apirilaren 28an, Gasteizko Euskal Etxearen inaugurazio ofiziala egin zuten, San Prudentzio egunean.

Gasteizko Euskal Etxearen inaugurazioa

Gaurkoa lako egun batean, 1909ko apirilaren 28an, Gasteizko Euskal Etxearen inaugurazio ofiziala egin zuten, San Prudentzio egunean.

 

Inaugurazioaren kariaz jai-giroko hainbat ekitaldi egin ziren. Armentian, meza eman zen eta euskal etxeko bazkide guztiak bertaratu ziren, baita orfeoia ere, ekitaldia musikaz girotzeko. Gero, aurreskua dantzatu zuten. Era berean, Gasteiztik etorritako ehunka pertsona bildu ziren ekitaldi horiez gozatzeko.

 

Ondoren, otoruntza egin zuten ehun bat lagunek euskal etxearen barruan. Luis Arana Goiri mahaiburua izan zen, Orue, Urzelai eta Abetxuko jaunekin eta Bilbotik iritsitako beste batzuekin batera.

 

Ekitaldia euskal ereserkiarekin hasi zen, eta Daniel Abetxuko doktoreak hitzaldi bat eman zuen gero. Gainera, bazkarian, Eskoriatzako Txistulari Taldea aritu zen eta Galdos eta Mendia jaunek hainbat olerki errezitatu zituzten.

 

Argazkian, Luis Eleizalde, euskal nazionalismoaren sustatzaile nagusienetako bat Araban XX. mendearen hasieran.