Efemeridea 2022ko martxoaren 3a

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertakariak

46 urte geroago, gertaera haietako biktimek ez dute oraindik inolako medeantzarik jaso.

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertakariak

Franco diktadorea hil eta hilabete gutxira, trantsizio garaiaren bete-betean, Gasteizek bi hilabete zeramatzan greban. Ugazaberiak lantokietan batzarrak egiten jarraitzea debekatu zuen, eta orduan, langileek elizetako atea jo zuten. 1976ko martxoaren 3an, greba-egun batean, Polizia Armatua eliza horietako batean oldartu zen, zehazki, San Frantzisko Asiskoaren elizan, Zaramaga auzoan, gas negar-eragileak jaurtiz eta bertatik izututa irteten zirenei tiro eginez. Poliziak bost pertsona hil eta 100 zauritu baino gehiago eragin zituen. 46 urte geroago, gertaera haietako biktimek ez dute oraindik inolako medeantzarik jaso.


Mikelats Ardanaz Olaizek, 2016ko martxoaren 5ean, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.