Efemeridea 2022ko apirilaren 1a

Gasteizen, 1934an egindako Aberri Egunaren 88. Urteurrena

Historiako hirugarren Aberri Egunean, 1934ko apirilaren 1ean, euskal lurralde guztietatik etorritako 50.000 lagun inguru bildu ziren Gasteizen.

Imagen del cartel del Aberri Eguna de 1934 en Vitoria-Gasteiz 88 aniversario del Aberri Eguna de 1934 en Vitoria-Gasteiz

1934. urteak asko zeukan bidegurutze historiko izatetik. Hilabete batzuk lehenago, EAJ alderdia Euskadiko lehen indar politiko bilakatu zen: alderdi jeltzaleko diputatuak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako gainerako alderdietako beste diputatu ziren. Euskal buruzagi abertzale hautatuek aro berri bati ekin zioten, baina 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarrak zapuztu zuen.


Miren Barandiaran historialariak hala jasotzen du «Aberri Eguna. 70 años de fiesta y reivindicación» liburuan: “Gasteiz izan zen hirugarren Aberri Egunerako aukeratutako topalekua». Arabarrak euskaldunak eta abertzaleak zirela erakutsi nahi zuen EAJk –agintari zenbaitek zalantzan jarri baitzuten Arabaren euskalduntasuna-. Hori aldarrikatu zuten Gasteizen bildu ziren milaka eta milaka euskaldunek. Zinez, han batu zirenek 1934rako Aberri Egunaren ospakizuna euskal gizartean ongi errotuta zegoela erakutsi zuten”.