Efemeridea 2021ko maiatzaren 31a

Euskal abertzaletasuna XX. mendeko demokrazia kristauan

Gaurkoa lako egun batean, 1947ko maiatzaren 31n, Demokrazia Kristauaren Biltzar bat egin zen Liejan, eta egun batzuk geroago, NTB (Nazioarteko Talde Berriak) izenekoak eratu ziren, zehatzago esanda, ekainaren 2an. NTB direlakoak alderdi demokrata eta kristauen Europar Batasunaren hazia izan ziren.

NTBak europar kontinentea birrindu zuen Bigarren Mundu Gerrak ekarritako larrimin eta hondamendiaren ostean sortu ziren, behar bikoitzari erantzuteko. Europar Batasun Federalaren eraikuntza bultzatu behar zen, Europan bakea finkatzeko eta sobietarren hedakuntzari aurre egiteko egitura politiko gisa, eta aldi berean, kristau-ildoko gizon-emakumeak eta alderdi demokratikoak NTBetan bildu.

NTB eraz sortu aurreko bilerak Parisen egin ziren. Eusko Jaurlaritzaren egoitza, behin baino gehiagotan, batzarrak prestatzeko topalekua izan zen, eta EAJk hasiera-hasieratik parte hartu zuen bertan.

DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako bi erreportaje erantsi dizkiogu artikuluari: bata, Iñaki Goikoetxetarena, 2013ko ekainaren 1ekoa; eta bestea, Karmelo Sainz de la Mazarena, 2015eko urtarrilaren 3koa.

Argazkian: Agirre, Leizaola eta Landaburu, Europako pertsona ospetsu batzuekin batera, horien artean, Literaturako Nobel saridun Mauriac.