Efemeridea 2021ko ekainaren 18a

Espainiar nazionalismoaren abusuak

1902ko ekainaren 18an, EAJk Bilboko Udalean zituen hamaika zinegotziak kargugabetu zituzten Argentinako fragata bati ongietorria egiteagatik.

Espainiar nazionalismoaren abusuak

1902ko ekainaren 18an, Jose Etxanobe Bizkaiko gobernadore zibilak Bilboko Euzko Alderdi Jeltzaleko hamaika zinegotziak kargutik kendu zituen, egun batzuk lehenago Argentinako “Presidente Sarmiento” fragatako komandanteari ongietorria emateko mezua bidaltzeagatik, Abran porturatu zela.


Jose Etxanobek honela justifikatu zuen gobernuaren neurri zapaltzailea: “atzerriko nazio bati zorionak emateko egintzak, “nazionalista” izenondoa darabilen alderdi baten izenean, izenari “espainiar” erantsi barik, eraso egiten dio Konstituzioari, bakarra eta zatiezina den aldetik, estatua osatzen duten eskualdeak adierazteko izendapen partzialik onartzen ez dituela”.


Argazkia: plaka bat jartzeko ekitaldia Sierra kalean, une horretan Buenos Aires izena hartu zuena, Argentinako marinelak bertan zeudela.