Efemeridea • 2026ko martxoaren 27a
Lehen Aberri Eguna: 1932ko martxoak 27
94 urte bete dira gaur, Bilbon, 1932ko martxoaren 27an, Pizkunde Igandean, lehenengo Aberri Eguna ospatu zenetik.
Dantzariak Sabin Etxera iristen diren lehen Aberri Egunean.
Lehen Aberri Egun hura EAJ-PNV alderdiaren ekimenez antolatu zen, euskal abertzaletasunaren urrezko ezteiak ospatzeko eta, bide batez, euskal gizarteak ordurako zion babesa erakusteko.
Egun horretan antolatutako ekitaldien artean, nabarmentzekoa da Sabin Etxearen inaugurazioa, hots, alderdiaren egoitza ofizialarena. «Antolaketa eredugarria izan zen. Seriotasunaren erakusgarri. Jende-oldeen diziplinaren eta antolatzaileen asmo gorenaren adierazle miresgarria izan zela» argitaratu zuen hurrengo egunean La Gaceta del Norte egunkariak.
Juan José Gonzálezek eta Luis de Guezalak Deian 2024ko martxoaren 31n argitaratutako Aberri Egunari buruzko artikulua jasotzen dugu.