Efemeridea 2021ko azaroaren 26a

Bruce Springsteenek Euskadin jo zuen lehen aldia

Bruce Springsteen abeslari estatubatuarra 2007ko azaroaren 26an izan zen lehen aldiz Euskadin, Barakaldoko BECen.

Bruce Springsteenek  Euskadin jo zuen lehen aldia

Bruce Springsteen abeslari estatubatuarra 2007ko azaroaren 26an izan zen lehen aldiz Euskadin, Barakaldoko BECen, The E Street Band taldearekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Get-In Producciones euskal ekoiztetxeak egindako kudeaketa-lanei esker.


Springsteenek eta The E Street Band taldeak Bizkaia aintzat hartu zuten hiru hilabeteko bira baten barruan,  'Magic' azken lana kontzertu bidez aurkezteko asmoz, AEBetan eta Europan.


Foru erakundeak aste horretan adierazi zuenez, emanaldi hura “rock-and-rolla maite duten guztientzat albiste bikaina izateaz gain, Bizkaia eta BEC kontzertu handien nazioarteko zirkuituan jarri duen behin betiko bultzada da”.