Efemeridea 2022ko irailaren 22a

“Astilleros del Nervión” ontziola, euskal ontziola modernoen hazia

Bizkaian, «Astilleros del Nervión» ontziola hasi zen burdinazko eta altzairuzko ontziak eraikitzen.

«Astilleros del Nervión». Arotz-lantegia eta galibo-gela. «Astilleros del Nervión». Arotz-lantegia eta galibo-gela.

Gaurkoa lako egun batean, 1888ko irailaren 22an, José María Martínez Rivasen ekimenez, ‘Astilleros del Nervión’ ontziolaren lehen harria jarri zen Ibaizabalen ibaiertzean. Garai hartako enpresa-ekimen garrantzitsuenetakoa izan zen, bai egindako inbertsioagatik (30 milioi pezeta), bai bertan aritu ziren langileen kopuruagatik (4.000 inguru). Ontziola hartako harmailetatik atera ziren Espainiako Armadako hiru koraza-ontzi: «Oquendo», «Vizcaya» eta «Infanta María Teresa» baina hirurak ere bizitza laburra izan zuten, Kubako gerran hondoratu baitzituzten, 1898an. Geroago, enpresa desagertu arren, Bizkaiko ontzigintzak jarraipen sendoa izan zuen: «Euskalduna» ontziola (1900) eta Sestaoko «La Naval» (1907).