Efemeridea 2024ko apirilaren 2a

Ángela Figuera Aymerich, olerkari deserrotua

Olerkari bilbotarra Madrilen zendu zen, orain dela 40 urte, 1984ko apirilaren 2an.

Ángela Figuera Aymerich (Bilbaopedia) Ángela Figuera Aymerich (Bilbaopedia)

Bilbon jaio zen, 1902ko urriaren 30ean, eta Espainiako gerraosteko Lehen belaunaldia edo 1936ko belaunaldia izenez ezagutu zen literatur mugimenduko kide izan zen Angela Figuera Aymerich. 
Institutuko katedraduna izan zen eta frankismoak zigortu zuela, Figueraren poesia sinbolistak garaituen miseria, gosea eta atsekabea azaleratu zituen. Diktadurari laguntasuna eman zioten poetak ez bezala –hau da, poesia errotuari lerrotutakoak−, Angela Figueraren lana poesia deserrotua izeneko moldean sailkatu behar da. Gabriel Celaya eta Blas de Otero euskal olerkariekin izan zuen harreman literarioagatik, poesia sozialaren barruan, «gerraosteko poesiaren euskal triunbiratua» izena eman zioten hirukoteari.