Efemeridea 2021ko maiatzaren 27a

Angel Zabala Ozamiz-Tremoia: Sabino Aranaren ondorengoa

Gaurkoa lako egun batean, 1866ko maiatzaren 27an, Gautegiz Arteagan (Bizkaia) jaio zen Angel Zabala Ozamiz-Tremoia,euskal politikari abertzalea eta historialaria, Sabino Aranaren ondorengoa izan zena EAJ alderdian.

Angel Zabala Ozamiz-Tremoia: Sabino Aranaren ondorengoa

Gaurkoa lako egun batean, 1866ko maiatzaren 27an, Gautegiz Arteagan (Bizkaia) jaio zen Angel Zabala Ozamiz-Tremoia,euskal politikari abertzalea eta historialaria, Sabino Aranaren ondorengoa izan zena EAJ alderdian.

 

Gautegiz Arteagan (Bizkaia) jaio zen arren, familia Gernika-Lumon bizi zen, aitaren ontzi-konpainiaren bulegoak han zeuden eta. Urduñako josulagunen ikastetxean ikasi zuen eta han ezagutu zuen Sabino Arana. Geroago, Salamancara joan zen eta Zuzenbideko lizentzia atera zuen bertako unibertsitatean.

 

1895ean, Euzko Alderdi Jeltzalearen sortzaileetako bat izan zen, Sabino Aranarekin batera. Hurrengo urtean, Bizkai Buru Batzarreko kide hautatu zuten, eta 1897an euskal prentsa abertzalean idazten hasi zen “Kondaño” ezizena erabiliz. Historia eta Zuzenbideari buruzko artikuluak idatzi zituen, besteak beste, Aberri, Bizkaitarra, Euzkadi eta Jagi-Jagi argitalpenetan.

 

EAJn, leba handia izan zuen, eta 1898an, lurraldeko diputatu izateko hautagai izan zen, Gernikako barrutia ordezkatuz, baina ez zen diputatu atera boto gutxi batzuengatik. Urte horren amaieran, atxilotu eta Larrinagako espetxean sartu zuten, langile batzuei ikurrina bat emateagatik, Arteagako eraikin baten goialdean jar zezaten.

 

1903an, Bizkaiko diputatu hautatu zuten, Pedro Chalbaudekin batera. Irailean, Sabino Arana oso gaixorik zegoen, eta Aranak Angel Zabalaren esku utzi zuen alderdiaren ardura, une horretan, alderdiko buruzagi nagusi bihurtu zela. Hasieran ezezkoa eman arren, Zabalak kargua onartu zuen hildako lagunarekiko leialtasunagatik eta euskal auzia defendatzeko engaiamenduagatik.

 

Zabalak alderdiaren barne-egitura berrantolatu zuen bere agintaldian, alderdia desager zedin saihesteko. 1906an, bizitza politikotik erretiratu zen, eta orduan hasi zen Bizkaiko historia aztertzen. 1939an, Madrilera joan zen bizitzera, eta hurrengo urtean hil zen, urtarrilean.