Efemeridea • 2026ko maiatzaren 26a
Jose Ignacio Arana: euskal idazlea eta josulaguna
Gaurkoa lako egun batean, 1838ko maiatzaren 26an, Jose Ignacio Arana euskal idazle eta josulaguna jaio zen Azkoitian.
Efemerideak, biografiak, gertakariak eta pertsonaia historikoak, erreportajeak,…
Efemeridea • 2026ko maiatzaren 26a
Gaurkoa lako egun batean, 1838ko maiatzaren 26an, Jose Ignacio Arana euskal idazle eta josulaguna jaio zen Azkoitian.
Gaurkoa lako egun batean, 1977ko urtarrilaren 18an, hain zuzen, Martin Villa Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eskariz, Euskal Alkateen Taldeko bost kide Madrilen bildu ziren. Gorabehera batzuen ostean, Espainiako ministroak zigorra kendu zion ikurrina erabiltzeari, nahiz eta Manuel Fraga Espainiako Gobernuko presidenteordeak hauxe aldarrikatu zuen: “ikurrina legeztatu nahi badute, nire gorpuaren gainetik igaro beharko dute”.
Gaurkoa lako egun batean, 1983ko urtarrilaren 17an, euskal irrati publikoak euskarazko lehen saioa eman zuen, hamabi orduko programazioa eskainita.
Gaurkoa lako egun batean, 1826ko urtarrilaren 16an, hain zuzen, Juan Crisostomo Arriaga Baltzola bilbotar musikaria Parisen hil zen, 19 urte besterik ez zituela.
1893 eta 1902 urteen artean, zazpi aldiz eraman zuten auzitara Sabino Arana. Horietako batean, gaurkoa lako egun batean, 1896ko urtarrilaren 13an, fiskalak aldeko txostena egin ostean, epaileak onartu zuen eskatutako fidantza hasiera batean Euskeldun Batzokijaren zuzendaritzako gainerako kideei eskatutako kopuru berdineraino jaistea, 5.000 pezetaraino, alegia.
1912ko urtarrilaren 12an, “Arabarra” aldizkariaren lehen alea kaleratu zen Gasteizen, hots, euskal abertzaletasunaren Arabako agerkaria.
Gaurkoa lako egun batean, 1980ko urtarrilaren 11n, Euskal Autonomia Estatutua sartu zen indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta berrogei egunera.
Bilboko Euzko Gaztedi 1904ko urtarrilaren 10ean sortu zen, baina, gerora, 1904ko otsailaren 14koa kontuan hartu da urteurrenak ospatzeko, data horretan inauguratu baitziren elkartearen lehen lokalak
Athletic Clubek 1910eko urtarrilaren 9an jantzi zuen lehen aldiz elastiko zuri-gorria, Irungo Sporting taldearen aurka
1970eko abenduaren 30ean, frankisten gobernuaren dekretu batek, heriotza-zigorraren ordez, hogeita hamar urteko espetxe-zigorra ezarri zien Burgosko kasuan epaitutakoei.
148 orrialdetatik 83.a, 1329 elementutatik 739.etik 747.era
Informazio zabalagoa jasotzeko :Liburutegia & Hemeroteka