Efemeridea • 2026ko uztailaren 30a
Euskal liburuen lehen erakusketa
1935eko uztailaren 30ean, duela 91 urte, Euskal Liburuaren I. Erakusketaren inaugurazioa egin zen Sabin Etxean.
Efemerideak, biografiak, gertakariak eta pertsonaia historikoak, erreportajeak,…
Efemeridea • 2026ko uztailaren 30a
1935eko uztailaren 30ean, duela 91 urte, Euskal Liburuaren I. Erakusketaren inaugurazioa egin zen Sabin Etxean.
Duela 86 urte, 1937ko ekainaren 21ean, sailburua Santanderrera bidean zeraman hegazkinlariak traizio egin zion eta Zarauzko hondartzan lurreratu zen. Handik egun gutxira, Espinosa fusilatu zuten.
Gaurkoa lako egun batean, 1994ko ekainaren 20an, Biltzar eta Musika Jauregiaren lehen harria Bilbon jarri zen, eta 1999ko otsailean inauguratu zen.
Artxanda mendian, ehunka gudarik bizia eman arren, 1937ko ekainaren 19an, Francoren tropa matxinatuek hiria konkistatu zuten, euren aireko nagusitasuna erabatekoa zelako.
55 eraikin erre ziren, udaletxea barne.
1977ko ekainaren 15ean, lehen hauteskundeak egin ziren 41 urteko aldian, Gerra Zibilaren eta Francoren diktaduraren ondotik. Bozketa hartan, Kongresurako eta Senaturako ordezkariak aukeratu ziren.
1931ko ekainaren 14an, Lizarrako Udal Ordezkarien Batzarra deiturikoa egin zen Nafarroako herri horretan, Euskadiko hegoaldeko lurraldeetarako autonomia estatutuaren proiektua berresteko deitutakoa. Eusko Ikaskuntzak idatzi zuen autonomia estatutuaren proposamena.
Artean legeztatu barik zeuden lau alderdiren arteko baterako mitina izan zen: EAJ-PNV, PCE, PSOE eta EKA Euskal Herriko Karlista Alderdia.
1937ko. ekainaren 12an matxinatutako soldaduek “Bilboko Burdin Hesia” hautsi zuten Gaztelumendi parean (Larrabetzu) eta Bilbo artilleriaz bonbardatzen hasi ziren.
Luis Eleizalde Breñosa orain dela 145 urte jaio zen Bergaran (Gipuzkoa). Eleizalde Aranaren osteko euskal abertzaletasunaren ideologo garrantzitsuenetako bat eta auzo-eskolen sortzailea izan zen.
153 orrialdetatik 77.a, 1376 elementutatik 685.etik 693.era
Informazio zabalagoa jasotzeko :Liburutegia & Hemeroteka